
91. zk., 2025eko maiatzaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2081
105/2025 DEKRETUA, maiatzaren 13koa, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko maiatzaren 13an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau,
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jagoba Alvarez Ereño jauna Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2025eko maiatzaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko maiatzaren 13an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS