
90. zk., 2025eko maiatzaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
2067
AGINDUA, 2025eko maiatzaren 6koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 2025-2026ko ikasturtean, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatzen dituen eta prezio horietatik salbuesteko eta beroriek gutxitzeko baldintzak zehazten dituen agindu-proiektua.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak agindu-proiektua prestatu du, 2025-2026ko ikasturtean, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatzeko eta prezio horietatik salbuesteko eta beroriek gutxitzeko baldintzak zehazteko; Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean zehazten denaren arabera izapidetu behar da proiektu hori.
Lege horren 17. artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83.2 artikuluak ezartzen duenez, jendaurreko informazioaren izapidea dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da, edozein pertsona fisikok edo juridikok aztertu ahal izan dezan espedientea edo haren zati bat.
Azaldutakoaren ondorioz, eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen abenduaren 23ko 494/2024 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Jendaurrean jartzea honako agindu-proiektu hau: 2025-2026 ikasturtean, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatu eta prezio horietatik salbuesteko eta beroriek gutxitzeko baldintzak zehaztekoa. Agindu–proiektua jendeaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
2.– Agindu-proiektu horren eraginpeko interes legitimoren baten jabe direla uste duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek, publiko zein pribatuek, kontsulta dezakete agindu-proiektu horren espedientea. Horretarako, Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikora jo beharko dute (www.euskadi.eus), goian adierazitako epearen barruan, eta aurkeztu ahal izango dituzte egokitzat jotako alegazio, agiri eta frogagiri guztiak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 6a.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.
RSS