
90. zk., 2025eko maiatzaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2065
AGINDUA, 2025eko maiatzaren 6koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, «Argantzun Ikastola Koop. Elk. de Iniciativa Social» sozietate kooperatiboa onura publikokoa dela deklaratzen duena.
EGITATEAK
Lehenengoa.– 2025eko urtarrilaren 8an, Argantzun Ikastola Koop. Elk. de Iniciativa Social elkarteak eskaera bat aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailean, kooperatiba onura publikoko deklaratua izan zedin eskatzeko. Eskabidearen oinarria Artezkaritza Kontseiluaren 2024ko ekainaren 6ko erabakia da, eta Artezkaritza Kontseiluko idazkari Patricia Franciscok berak Eider Alonso lehendakariaren oniritziarekin emandako akta bat eta bestelako dokumentazioa ere aurkeztu zuen. Agiri horietan, haren ustez, 64/1999 Dekretuan ezarritako arauzko baldintzak betetzen direla justifikatzen duten gertakariak eta arrazoiak daude (64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa da, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena).
Bigarrena.– 2025eko otsailaren 11n, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluan 7. artikuluarekin lotuta aurreikusitakoa betez, txostena eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.
Hirugarrena.– 2025eko otsailaren 25ean, iragarkia argitaratu zen EHAAn, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritakoa betez (64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa da, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena), eta jendaurreko informaziorako epea zabaldu zen, edozein interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak egin zitzan hogei eguneko epean. Epe hori igaro da, eta ez da alegaziorik aurkeztu.
Laugarrena.– 2025eko apirilaren 9an, prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea etetea agindu zen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.1.d) artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Espedientean jasota dago 2025eko apirilaren 9an bertan jakinarazi zitzaiola egintza hori interesdunari.
Bosgarrena.– 2025eko maiatzaren 2an, Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariaren txostena jaso zen. Txosten horretan, aurrekariak eta oinarri juridikoak jaso ondoren, ondorioztatu zen, bere ustez, bete egiten direla «Argantzun Ikastola Koop. Elk. de Iniciativa Social» onura publikoko deklaratzeko premisak.
Aurreko egintzei honako hauek aplikatzen zaizkie:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 156.2 artikuluarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak onura publikoko kooperatibatzat joko ditu beren funtzioak garatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorra sustatzen laguntzen duten kooperatibak, betiere erregelamenduz ezartzen diren prozedura, araubide eta betekizunen arabera.
Bigarrena.– Aipatutako eta bete beharreko erregelamendu-araua 64/1999 Dekretua da, otsailaren 2koa da, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena.
Hirugarrena.– Espedientean jasotako dokumentazioa oinarritzat hartuta, 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedura-izapideak bete dira onura publikokoa dela deklaratzeko, bai eta erregelamenduzko arau horren 5. artikuluan ezarritako betekizunak ere, onura publikoko deklarazioa lortzeko.
Laugarrena.– Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren eskumena da sozietate kooperatiboak onura publikoko deklaratzea, hala xedatuta baitago 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluan, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 3.2.l) artikuluari lotuta.
Horiek horrela, aipatutako lege-manu horiek eta orokorrean aplikatzekoak diren eta aplikatzeko egokiak diren gainerakoak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Argantzun Ikastola Koop. Elk. de Iniciativa Social» gizarte-ekimeneko kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela deklaratzea.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek egintza hau gauzatzen duen organoari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, eta, horretarako, bi hilabete izango dira. Epe biak egintza jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko dira, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 6a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
RSS