
89. zk., 2025eko maiatzaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2039
IRAGARKIA. Honen bidez, Urola ibaia azaleratu eta Kaminpera sartzeko bide berria egiteko obrak, bi ertzetako ibilguak zaintzeko eremuan, ibaia gurutzatuta, Z5.1-Acería 1 eremuan, Zumarragako eta Urretxuko udalerrien artean (Gipuzkoa) espedientea jendeaurreko informazioan jartzen da.
Espedientearen kodea: AO-G-2025-0042.
Eskatzailea: Sprilur SA.
Ibilgua: Urola
Jarduketa-eremua (UTM (30N ETRS89) koordenatuak): X = 555.046; Y = 4.770.047.
Obren deskribapena: obra horien bidez, egun estalitako Urola ibaiaren 100 metro eta Txakolin erreka Urola ibaiarekin lotutako eremua azaleratuko dira, eta Kaminperako sarbide berri bat egingo da, Z5.1-Acería eremuan, Urola ibaiaren eta Txakoli errekaren bi ertzetako ibilguen zaintza-eremuan eta estalduraren gainean Zumarragako udalerrian.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 5a.
Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS