Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2025eko maiatzaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
2038

IRAGARKIA, 2025eko apirilaren 25ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez 2025eko martxoaren 27ko Ebazpena jakinarazten baita. Ebazpen horren bidez, Zaldibarko udalerrian dagoen Bilbao-Donostia lineako 39/823 KPan dagoen Goitikua trenbide-pasagunea kentzea onartzen da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpena egiten ahalegindu arren ezin izan da egin, eta iragarki hau jakinarazten da, ohartaraziz aipatutako jakinarazpena Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan eskuratu daitekeela (Lakua I, 7. solairua, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Hori guztia argitara ematen da, interesdun guztiek horren berri izan dezaten, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 25a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala