
89. zk., 2025eko maiatzaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2031
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 5ekoa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko otsailaren 7ko Ebazpenean ezarritako Hautaketa Batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez izendatzen dira 2025eko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako Hautaketa Batzordeko kideak eta batzorde horren osaera argitara ematen da.
Gazteria eta Emantzipazio zuzendariaren 2025eko otsailaren 7ko Ebazpenaren bidez (2025eko otsailaren 19ko EHAA, 34 zk.) izendatu ziren 2025eko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren hautaketa batzordea osatuko zuten pertsonak.
Batzorde horren osaera aldatu egin behar da, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako langileen zerrendan berriki gertatu diren aldaketa jakin batzuetara egokitzeko.
Horregatik, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariaren 2025eko otsailaren 7ko Ebazpenean ezarritako Hautaketa Batzordearen osaera aldatzea. Ebazpen horren bidez, 2025erako «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako Hautaketa Batzordea osatuko duten pertsonak izendatu ziren. Honako hau izango da Balorazio Batzordea:
– Oskar Longo Imaz, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako arduraduna, Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak izendatua. Batzordeburua izango da, eta, kalitatezko botoarekin, gerta daitezkeen berdinketak ebatziko ditu.
– Miren Saiz Alzugaray, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako teknikaria, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariak izendatua.
– Andima Prieto de Miguel, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak proposatua eta Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak izendatua.
– Mónica Quintela Modia, Leyre Sainz Pińero, Tomas Aranberri Epelde, María José Martínez Ramírez, Elizabeth Zubizarreta Arruabarrena, Aurelien Christian Manga, Jorge Miguel Pozuelo Bonilla eta Tiggi Jallow, garapenerako lankidetza-programak gauzatzen ari diren gobernuz kanpoko erakundeek proposatutako ordezkariak eta Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak izendatuta.
– Irune Urbitarte Artano, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria, idazkari lanak egiten dituena, hitzarekin baina botorik gabe, Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak izendatua.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 5a.
Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,
ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.
RSS