Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2025eko maiatzaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2020

IRAGARKIA, 2025eko apirilaren 24koa, Deskarbonizazio zuzendariarena. Haren bidez, jendaurrean jartzen da Laguardia TEAko «Elvillar» izeneko 13,2 kV-eko linea mistoaren (airekoa-lurpekoa) saihesbidearen proiektua, «El Coso» transformazio-zentroaren eta 378. babesaren artean, Lantziego eta Iekora udal-mugarteetan.

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. Artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, testu beraren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira eskatzaileak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza eta proiektu hau:

– Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU (IFK: A95075578).

– Eskatzen direnak: aurretiko administrazio-baimena, eraikuntza-baimena eta onura publikokoa dela aitortzea.

– Xedea: hornidura hobetzea inguruan.

– Erreferentzia: 01ATY 202400033 Guardia Teako «Elvillar» izeneko 13,2 kV-eko linea mistoaren (airekoa-lurpekoa) saihesbidea, «El Coso» transformazio-zentroaren eta 378. babesaren artean.

– Linearen ibiltartea: Lantziegoko eta Iekorako udal-mugarteak (Araba).

– Proiektu honek eragiten dien ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 218.331,78 euro.

Horren berri ematen da, interesdunek eta herritarrek oro har dokumentazioa aztertu ahal izateko, Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) edo esteka honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 20 egun balioduneko epea egongo da egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko. Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu beharko dira alegazioak, dela idatziz, erregistro orokorrean, dela EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/). Bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 24a.

Arabako lurralde-ordezkaria falta izanik, eta bat etorriz Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak e) apartatuan dioenarekin.

Deskarbonizazio zuzendaria,

GUILLERMO ALLENDE ARANGUIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala