
88. zk., 2025eko maiatzaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2018
IRAGARKIA, 2025eko maiatzaren 5ekoa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan-arloko zehapen-prozedura bateko ebazpena jakinarazteko dena.
Eranskinean adierazitako lan-arloko zehapen-prozeduran Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariaren ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, honako iragarki hau argitaratzen da.
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7. solairua, Bilbao).
Halako errekurtsorik ez bada aurkezten era eta epe egokietan, zehapena ordaindu beharko da, hain justu ere EAEko Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nireordainketa. Prozedura horretan, ordaintzeko azken eguna hau da: 2025-07-21. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:
Bilketa-prozeduraren kodea (BPK): 9050794
Entitate igorlea: 04833001-522
Erreferentzia: 4825000700361
Identifikazioa: 210725
Zenbatekoa: 751,00 euro.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko maiatzaren 5a.
Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
VERÓNICA FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ.
RSS