
88. zk., 2025eko maiatzaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2017
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 5ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, UPV/EHUko Kontratazio Mahaia Iraunkorraren osaera ezartzekoa.
UPV/EHUko Estatutuetako 230.2 artikuluari jarraituz, kontratazio administratiboari buruzko arauek mahaia eratzea eskatzen dutenean, errektoreak zehaztuko du mahaia zelan osatuko den.
Beraz, errektore honek, UPV/EHUko Estatutuetako 230.2 artikuluak eman dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Unibertsitateko Kontratazio Mahai Iraunkorra kide hauek osatuko dute, bai mahai hori egotea nahitaezkoa denean, bai mahaia egotea aukerakoa denean:
a) Mahaiburua: Kontratazio Zerbitzuko burua; pertsona hori kanpoan edo gaixorik badago, beste edozein arrazoirengatik ez badago, edo lanpostua hutsik badago, Kontratazio Zerbitzuari atxikitako gestioko teknikari batek ordezkatuko du.
b) Mahaikideak:
– UPV/EHUko Administrazio Kontratazioko Lege Aholkularitzako Ataleko burua; pertsona hori kanpoan edo gaixorik badago, beste edozein arrazoirengatik ez badago, edo lanpostua hutsik badago, kontratazioaren arloko lege aholkularitzako eginkizunak dituen teknikariak ordezkatuko du.
– Kontratazio Zerbitzuari atxikitako gestioko teknikari bat.
– Barne Kontroleko Zerbitzuko burua; pertsona hori kanpoan edo gaixorik badago, beste edozein arrazoirengatik ez badago, edo lanpostua hutsik badago, aipatutako zerbitzuari atxikitako auditore batek ordezkatuko du.
– Kontabilitate Zerbitzuko burua; pertsona hori kanpoan edo gaixorik badago, beste edozein arrazoirengatik ez badago, edo lanpostua hutsik badago, aipatutako zerbitzuari atxikitako gestioko teknikari batek ordezkatuko du.
c) Idazkaria: Kontratazio Zerbitzuari atxikitako gestioko teknikari bat.
Mahaiaren funtzionamendurako araubidea izango da sektore publikoko kontratuei buruzko lege eta arauetan ezarritakoa, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak kide anitzeko organoen gainean xedatutakoa.
Bigarrena.– Edukirik gabe uzten da UPV/EHUko Kontratazio Mahai Iraunkorrari buruzko zatia Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2025eko urtarrilaren 30eko Ebazpenean, errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehaztekoan.
Hirugarrena.– Agindua ematen da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, Sektore Publikoko Kontratuen Legea partez garatzen duen maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuko 21.4 artikulua betetzeko.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du eta beraren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dakioke administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Hala ere, interesdunek birjartze errekurtsoa jarri ahal izango diote ebazpena eman duen organoari berari hilabeteko epean, beraren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita. Horrela eginez gero, ez da egongo aukerarik lehenago aipatutako administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzeko, birjartze errekurtsoa espresuki edo presuntzioz ebazten ez den arte, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeari jarraituz (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, 123. art. eta hurrengoak).
Leioa, 2025eko maiatzaren 5a.
Errektorea,
JOSE RAMON BENGOETXEA CABALLERO.
RSS