Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2025eko maiatzaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
2016

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 16koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita «Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. lineako obraren 1. proiektu aldatua. Tartea: Aperribai-Galdakao».

Ebazpen honen bitartez onartzen den dokumentuaren xedea da definitzea zergatik izan den beharrezkoa «Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. lineako obrak. Aperribai – Galdakao tartea» izeneko jarduketaren 1. proiektu aldatua idaztea, bai eta hura idazteko egindako lanak zehaztea ere. Horrekin batera doazen eranskinek osatzen dute proiektua, eta bertan jasotzen dira, xehetasun handiagoz, aurreikusitako egoeraren alderdi guztiak.

Administrazio klausula partikularren agirian aurreikusi gabeko aldaketak sartu beharrari buruzko txostenean, 2023ko azaroaren 2ko «Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. lineako eraikuntza-proiektuaren obra» izeneko kontratuaren zuinketa egiaztatzeko aktan jasotakoaren ondorioz, obraren 4 eremutan egin beharreko aldaketak deskribatzen ziren, geografikoki ordenatuta: Olabarrietan, Bengoetxen, Galdakaon eta Abusun.

Bestalde, Olabarrietako eta Abusuko obren aldi baterako etenaldi osoa kendu zuen ETSko Kontrataziorako Batzorde Delegatuak, 2023ko ekainaren 6an, eta Bengoetxeko geltokiaren eraikuntza proiektu espezifikoaren kontratua SENER ingeniaritzari esleitu zitzaion, honako zerbitzu hau aldatuta: 2024ko uztailaren 24ko «Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. lineako Aperribai-Galdakao tartearen eraikuntza-proiektuaren obrak zuzentzen laguntzeko zerbitzua». Bada, Olabarrietako eta Abusuko obren aurrerapenak eta Bengoetxeko proiektuaren garapenak agerian utzi dute beharrezkoa dela aldaketa gehigarriak egitea, hain zuzen ere ETSko Kontrataziorako Batzorde Delegatuak 2023ko azaroaren 16an idazketa aldatzeko emandako baimenean jaso ez diren aldaketak, bai eta partzialki kentzea ETSko Kontrataziorako Batzorde Delegatuak 2024ko ekainaren 6an onartutako obren aldi baterako etenaldi osoa ere.

Olabarrietan, Abusun eta Bengoetxen egin beharreko aldaketak proiektua obraren errealitate fisikora egokitzearen ondorio dira; izan ere, proiektuan jasotzen ez diren soluzio teknikoak behar dira.

Jarraian zehazten da zer arrazoi dagoen indarrean dauden eraikuntza-soluzioak aldatzeko:

• Olabarrietako larrialdi-irteera.

• Bengoetxeko geltokia.

• Abusuko larrialdi-irteera.

• Hondakin-uren arazketa.

1. aldaketaren arabera, obren egikaritze materialaren aurrekontua hirurogeita hemezortzi milioi mila hirurehun eta laurogei euro eta berrogeita lau zentimokoa (78.001.380,44 euro) da.

1. aldaketaren arabera, obrak kontrata bidez egikaritzeko aurrekontua ehun eta hamabost milioi ehun eta berrogeita bost mila seiehun eta hogeita hamazazpi euro eta laurogeita bat zentimokoa (115.145.637,81 euro) da, gastu orokorren eta industria-mozkinen kontzeptuan aurreko aurrekontua % 22 handituta, BEZa barne.

Obrak egiteko, berrogeita hamabi (52) hilabeteko epea aurreikusten da.

Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber maila formalean berrikusi dute proiektua eta berresten dute bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, beharrezko diren dokumentuak biltzen baititu, eta, gainera, indarrean dagoen araudia ere betetzen duela alderdi hauei dagokienez: proiektuaren edukia, sinadurak eta alderdi formalak, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiak eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukia.

Organo honek eskumena du Bilboko Metropoli Trenbide sareko obren proiektuak onartzeko, hala xedatzen baitu azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuak 11.2.b) artikuluan (dekretu horrek Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du).

Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. lineako 1. proiektu aldatua, Aperribai-Galdakao tartea» berriz ere onartzea. Obrak kontrata bidez egikaritze aurrekontua ehun eta hamabost milioi ehun eta berrogeita bost mila seiehun eta hogeita hamazazpi euro eta laurogeita bat zentimokoa (115.145.637,81 euro) da, eta obrak egiteko epea berrogeita hamabi (52) hilabetekoa izango dela aurreikusten da.

Bigarrena.– Eraikuntza-proiektu hau onartzeak berekin dakar obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla deklaratzea, okupatzeko beharra adieraztea eta dagokion eraikuntza-proiektuaren beraren eranskinean zerrendatuta dauden eraginpeko ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki hori organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, hargatik eragotzi gabe aldez aurretik errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 16a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.


Azterketa dokumentala