
88. zk., 2025eko maiatzaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2013
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonentzat lan egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzak finantzatzeko 2025eko ekitaldiko aurrekontu-kreditua.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2025eko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluko 3. ataleko 2. azpiatalean aurreikusitako laguntzen 2025. urterako deialdia argitaratu zen. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak, eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2025eko otsailaren 27ko bileran hartutako erabakiaren bidez onartu da deialdia.
Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren 50.1 artikuluan ezartzen denez, eskabideak aurkezpen-ordenaren arabera aztertuko dira, eta laguntzak ordena berean emango dira. Halaber, artikulu berak adierazten du aurrekontu-kreditua agortuz gero, horren berri emango dela EHAAn, Prestazioen eta Inklusioaren zuzendariaren ebazpenaren bidez, eta ukatu egingo direla egiteke dauden eskabideetarako dirulaguntzak.
Era berean, 2025. urterako laguntzen deialdiaren 2. artikuluak xedatzen duenez, aurrekontu-ekitaldian eman beharreko laguntzen guztizko zenbatekoak ez du gaindituko deialdian aurreikusitako aurrekontu-kredituaren zenbatekoa, ez eta deialdiaren gehikuntzaren ondoriozkoa ere, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez indarrean dagoen legediaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira.
Halaber, laguntzen deialdiaren 2. artikulu horretan jakitera ematen da zein den 2025eko deialdi honetarako esleitutako kredituaren zenbateko osoa.
Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluko 3. ataleko 2. azpiatalean araututako enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzetara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu ondoren (152/2023 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa).
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluko 3. ataleko 2. azpiatalean aurreikusitako enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzak finantzatzeko 2025. urterako esleitutako aurrekontu-kreditua 2025eko martxoaren 21ean agortu dela, 14:45ean aurkeztutako espedientearekin.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 29a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendaria,
ALVARO UGARTE GÓMEZ.
RSS