
88. zk., 2025eko maiatzaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (106 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
2012
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 10ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenean aurreikusitako hautaketa- eta jarraipen-batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez, enpresa, entitate pribatu, kooperatiba eta irabazi-asmorik gabeko entitateentzako 2025erako dirulaguntzen oinarriak arautzen dira eta deialdia egiten da, aholkularitza-enpresa homologatu bat kontratatzeko, bai emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa eta berdintasun-plana egiteko, bai berdintasun-planetan jasotako neurriak ezartzeko, hori guztia minimis laguntzen araubidearen babesean.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko ebazpenaren bidez, 2025erako dirulaguntzen deialdia egin zen, enpresa, entitate pribatu, kooperatiba eta irabazi-asmorik gabeko entitateentzat, aholkularitza-enpresa homologatu bat kontrata dezaten, bai emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa eta berdintasun-plana egiteko, bai berdintasun-planetan jasotako neurriak ezartzeko, hori guztia minimis laguntzen araubidearen pean.
2025eko otsailaren 18ko ebazpenaren 7. artikuluak ezartzen duenez, hautaketa-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du.
Hala ere, gerora sortutako eta deialdiarekin zerikusirik ez duten inguruabarrak direla-eta, batzordeko kide batzuek ezin dute prozedura honetan jardun, eta, horregatik, haien ordezkoak izendatu behar dira.
Halaber, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera eta interesdunentzat garrantzitsuak diren eta orokorrean eragiten dieten egintzak ere.
Azaldutako guztiagatik, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko 2025erako deialdiko hautaketa-batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea, aholkularitza-enpresa homologatu bat kontrata dezaten, bai emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa eta berdintasun-plana egiteko, bai berdintasun-planetan jasotako neurriak ezartzeko. Hori guztia minimis laguntzen araubidearen pean egingo da, eta hautaketa-batzordea honela osatuta geratuko da:
a) Batzordeburua: Izaskun Garaigordobil Garmendia andrea, Administrazio eta Zerbitzu Arloko arduraduna.
Ordezkoa: Andrea Nuñez Fernandez andrea, Berdintasun Eskubideak Defendatzeko Arloko arduraduna.
b) Batzordekideak:
– Sonia Gonzalez Ubierna andrea, Programa eta Prestakuntza Arloko arduraduna.
Ordezkoa: Haizea Miranda Martinez de la Pera andrea, Programa eta Prestakuntza Arloko teknikaria.
– Julene Gatzagaetxebarria Ameyugo andrea, Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna.
Ordezkoa: Cristina Armendariz Fernández andrea, Aholkularitza Juridikoaren Arloko teknikaria.
– Ane Miren Fernández Gómez andrea, Programa eta Prestakuntza Arloko teknikaria.
Ordezkoa: Maria Montserrat Parra Jorna andrea, Programa eta Prestakuntza Arloko teknikaria.
Aholkularitza juridikoaren arloko arduradunak idazkari-lanak egingo ditu.
Bigarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 10a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.
RSS