Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2025eko maiatzaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2009

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 5ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Kontuan hartuta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikulua, 94.2.b artikuluari lotuta, eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko otsailaren 6ko Aginduaren laugarren oinarria (2025eko otsailaren 18ko EHAA), Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea lanpostu hau betetzeko deialdia: Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 101).

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 5a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala