
88. zk., 2025eko maiatzaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2008
423/2025 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Alaitz Yoldi Mitxelena andrea izendatzen baita Zuzendari Tekniko lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 11ko 186/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Zuzendari Tekniko lanpostua izendapen askez betetzeko (martxoaren 19ko EHAA, 54. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Alaitz Yoldi Mitxelena andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Alaitz Yoldi Mitxelena andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendari tekniko.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko maiatzaren 6tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Erizaintzako Unibertsitate Eskolari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 2a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS