
88. zk., 2025eko maiatzaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2004
AGINDUA, 2025eko maiatzaren 6koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Arabako Lurralde Ordezkaritzako «lurralde-ordezkari» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko martxoaren 1eko Aginduaren laugarren oinarrian (2025eko martxoaren 10eko EHAA, 47. zk.) xedatutakoaren arabera –agindu horren bidez iragartzen da Arabako Lurralde Ordezkaritzako «lurralde ordezkaria»ren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia (kodea: 511786, dotazioa: 10)–, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Javier Aizpuru Ochoa de Eribe jauna izendatzea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkari (kodea: 511786; dotazioa: 10; destino-osagarriaren maila: 29; berariazko osagarria: 0-A).
Bigarrena.– Izendapen horrek 2025eko maiatzaren 12tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 6a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS