
87. zk., 2025eko maiatzaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2001
IRAGARKIA, turismo-erabilerarako etxebizitzari aplikatu beharreko udal-araudia ez betetzeagatik alegazioak egiteko epea ezartzeko erabakia jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduran interesa duen pertsonari (eranskinean ageri da) jakinaraztea badagoela erabilera turistikoko etxebizitzari dagokion ezezko udal-ebazpena.
15 egun balioduneko epea ematea, bere eskubide eta interesen defentsan alegazioak aurkezteko, eta egiaztapen-prozedura hasteko ebazpen horren eta aipatutako udal-ebazpenaren testu osoa ikusteko, Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Easo kalea 10, Donostia).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 24a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS