
87. zk., 2025eko maiatzaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1996
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarena, B motako joko-enpresa operadorearen fidantza itzultzeko eskaera argitara emateko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuak bere 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal izan dezaten.
Prozedura horretan interesdunak nor diren jakiterik ez dagoenez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluarekin bat, B95978078k 2020ko urtarrilaren 8an (erregistro-zenbakia: F202000015) B motako enpresa operadore gisa jarritako fidantza itzultzeko eskaera argitaratzen da; hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek, joko-kreditu bat dagoela justifikatzen badute, bi hilabeteko epean Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren aurrean (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) zor zaien kantitatea fidantzaren kontura ordain dakien eskatu ahal izan dezaten.
Eskaerarekin batera aurkeztu beharko dituzte kreditua justifikatzen duen titulua, zenbatekoa, gertakarien azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 22a.
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza hutsik dagoelako sinatzen du (Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren 1.b).
Babes Zibileko sailburuordea,
JOANA EGILUZ IBARGUEN.
RSS