
87. zk., 2025eko maiatzaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1989
AGINDUA, 2025eko apirilaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Urretxindorra» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, Arte Batxilergoko modalitatea (Arte Plastikoen, Irudiaren eta Diseinuaren ibilbidea) zabaldu delako.
Bilboko (Bizkaia) «Urretxindorra Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren (ikastetxearen kodeak: 014516 eta 48010131) titularra den «Urretxindorra Sociedad Cooperativa» erakundeak eskatuta, Arte Batxilergoko modalitatea (Arte Plastikoen, Irudiaren eta Diseinuaren ibilbidea) irakasteko baimena emateko hasitako espedientea aztertu da.
Dagokion administrazio-espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, bertan jasota dago indarrean dagoen araudi aplikagarriak eskatzen duen dokumentazioa, eta gaian eskumena duten organoek aldeko txostena eman diote.
Arau hauek hartu dira kontuan: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa; 860/2010 Errege Dekretua, uztailaren 2koa, ikastetxe pribatuetako irakasleen hasierako prestakuntza-baldintzak arautzen dituena derrigorrezko bigarren hezkuntzako edo batxilergoko irakaskuntzetan aritzeko, eta ikastetxe horietako irakaskuntza-jarduerarekin jarraitzeko, zenbait gairen arteko elkarrekikotasuna ezartzen duena; 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Batxilergoko curriculuma ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) «Urretxindorra Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimena ematea Arte Batxilergoko modalitaterako (Arte Plastikoen, Irudiaren eta Diseinuaren ibilbidea). 2025-2026 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 014516 (EAE) eta 48010131 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Urretxindorra Ikastola».
Titularra: «Urretxindorra Sociedad Cooperativa».
Helbidea: Martín Barua Picaza, 21.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honelako edukierakoak:
• 1-2 urteko haurrentzako 2 unitate, 13 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
• 2-3 urteko haurrentzako 4 unitate, 18 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 25 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 25 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 30 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
– Batxilergoa: 6 unitate, 35 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza. Modalitateak: Zientziak eta Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak, eta Artea (Arte Plastikoen, Irudiaren eta Diseinuaren ibilbidea).
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio orotan, berezko dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, edozein dela ere hori egiteko bidea, erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, izen espezifikoarekin eta ikastetxearen kodearekin batera, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxeen publizitateak.
Laugarrena.– Ikastetxeen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bidez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS