
87. zk., 2025eko maiatzaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1987
AGINDUA, 2025eko apirilaren 29koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Hazi Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.
2025eko martxoaren 4an eskabide bat sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean, Fundación Hazi Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.
Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu da.
2025eko otsailaren 11n, fundazioaren patronatuak erabaki zuen fundazioaren estatutuetako artikulu hauek aldatzea:
– 12. artikulua (Patronatukideak izendatzea eta postu hutsak betetzea): artikulu horren a) letra aldatzen da, Eusko Jaurlaritzan elikaduraren, landa-garapenaren, nekazaritzaren eta arrantzaren arloan eskumena duen sailaren ordezkaria zein den adierazteko.
Lehen, sailburuak hautatzen zuen saileko sailburuordeen artean, eta orain, saileko sailburua izango da, aipatutako eskumenekin.
– 14. artikulua (Patronatuko presidentea): artikulu horren idazketa berrian honako hau adierazten da: «Estatutu hauen 12. artikuluko a) letran izendatutako kidea izango da Patronatuko presidentea».
Erabaki hau publiko egin da Bilbon, 2025eko apirilaren 3an, Blanca Palacios Guillén notario andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 2835).
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.
Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.
Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2025eko apirilaren 3ko eskrituran eta 2835 protokolo-zenbakian gehitua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.
Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Fundación Hazi Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetako 12. eta 14. artikuluetan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, azalpen-zatian aipatutako aldaketa txertatzeko, Agindu honen datarekin eta Blanca Palacios Guillén notario andrearen aurrean 2025eko apirilaren 3an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 2835).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 29a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS