Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2025eko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1984

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 9koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenean aurreikusitako hautaketa- eta jarraipen-batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez, emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2025ean dirulaguntzak emateko deialdia egin eta dirulaguntza horien oinarriak arautzen dira.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko ebazpenaren bidez, emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioentzako 2025. urteko dirulaguntzen oinarriak onartu eta horietarako deialdia egin zen (300.000 euro guztira).

2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren 8. artikuluak ezartzen duenez, hautaketa-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du.

Hala ere, gerora sortutako eta deialdiarekin zerikusirik ez duten inguruabarrak direla eta, batzordeko kide batzuek ezin dute prozedura honetan jardun, eta, horregatik, haien ordezkoak izendatu behar dira.

Halaber, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera eta interesdunentzat garrantzitsuak diren eta orokorrean eragiten dieten egintzak ere.

Azaldutako guztiagatik, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025. urtean emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei dirulaguntzak emateko deialdiko hautaketa-batzordeko kideak izendatzea, honela osatuta:

Batzordeburua: Izaskun Garaigordobil Garmendia andrea, Administrazio Arloko arduraduna.

Ordezkoa: Andrea Nuñez Fernández andrea, Berdintasun Eskubideen Defentsa Arloko arduraduna.

Bokalak:

– Teresa Simal Clemente andrea, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Arloko arduraduna.

Ordezkoa: Sorne Mirari Etxebarria Arrien andrea, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Arloko teknikaria.

– Julene Gatzagaetxebarria Ameyugo andrea, Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna.

Ordezkoa: Cristina Armendariz Fernández andrea, Aholkularitza Juridikoaren Arloko teknikaria.

– Naiara Leal Martin andrea, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Arloko teknikaria.

Ordezkoa: Laura Ortiz de Urbina Alonso andrea, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Arloko teknikaria.

Idazkaria: Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna edo, hala badagokio, haren ordezkoa izango da.

Bigarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 9a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala