
87. zk., 2025eko maiatzaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
1983
IRAGARKIA, Kabia foru-organismo autonomoko gerentearen lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egiteari buruzkoa.
2025eko apirilaren 30ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (80. zk.) argitaratu da honako lanpostu hau izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia:
- Kabia foru-organismo autonomoko gerentea (BE2025/01/IA).
Interesdunek Kabia foru-organismo autonomoko Lehendakariari bidaliko dizkiote eskaerak. Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez Kabiako erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dituzte, agiri normalizatuan («Enplegu publikoa» atalean: https://www.kabia.eus/eu/enplegu-eskaintza-publikoa helbidean eskuratu daiteke), iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun baliodun igaro baino lehen.
Donostia, 2025eko apirilaren 30a.
(Kabia foru-organismo autonomoko Gobernu Batzordearen 2025eko otsailaren 26ko erabakia).
Kabia foru-organismo autonomoko gerentea,
ARANTZA LEKUONA ZABALA.
RSS