Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2025eko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
1982

AGINDUA, 2025eko apirilaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2024ko uztailaren 23ko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren I. eranskinean eta II. eranskinean. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, zuzenketa egiten da hemen.

Lehenengoa.– I. eta II. eranskinak ordeztea.

Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak. Agindu horren I. eta II. eranskinak agindu honetan agertzen direnekin ordezten dira.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala