
86. zk., 2025eko maiatzaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1979
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Oiartzungo udal-mugartean (Gipuzkoa) dagoen Urmendi iturburuaren 171,6 m3/urteko aprobetxamendurako ur-emakida administratiboa eskatzeko espedientea, etxeko erabilerarako eta ureztatzeko.
– Espedientea: A-G-2024-0011.
– Eskatzailea: Sayoa Marichalar Irastorza.
– Hartunearen kokapena: Oiartzun (Gipuzkoa).
– Bilketa-puntua (UTM [ETRS89] koordenatuak): X = 595.389; Y = 4.790.171.
– Eskatutako urteko bolumena: 171,6 m3/urte.
– Uraren erabilera: Etxekoa / Ureztatzea.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: Iturburutik datozen urak biltegi batera bideratzen dira, eta handik Emieta Berri/Zaldinberri baserriko etxeko erabilerarako eta baratzea ureztatzeko banatzen dira.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 25a.
Zuzendari nagusia,
EE (2024ko irailaren 24ko Ebazpena),
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.