
86. zk., 2025eko maiatzaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1978
IRAGARKIA, Añorga errekaren ibilguak zaintzeko eremuan a.33 Teresategi, añ.10 Errekalde eta bide-sistema urbanizatzeko eta honen erreka-adarra desbideratzeko obrei buruzko espedientea jendaurrean jartzen duena, Donostiako eta Lasarte Oriako udal-mugarteetan (Gipuzkoa).
Espedientearen kodea: AO-G-2025-0111.
Eskatzailea: Construcciones Iturrioz, SA.
Ibilgua: Añorga eta adarrak.
Jarduketa-eremua (koordenatuak UTM (30N ETRS89)): X = 580.458; Y = 4.792.040.
Obren deskribapena: eremua garatzeko, lurzati tertziarioak/industrialak, aparkalekuak, bi noranzkoko bide perimetral bat, GI 2132 errepidearekin bi puntutan lotzen duena, eta oinezkoentzako bi sarbide nagusi proposatzen dira.
Obren barruan sartzen da Añorga errekaren izenik gabeko erreka-adarraren desbideratzea, 0,07 Km2-ko arro-azalera duena, gutxi gorabehera 68 metroko luzeran, ibilgu trapezoidal baten bidez, 500 urteko uraldia husteko adinako gaitasunarekin. Alboko ezpondek H/V = 3/2 malda izango dute, ertzetan ibaiertzeko landaredia landatuko da eta harri-lubeta lehorra izango du zatiren batean, landareztatua izango dena.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web-orrialdean ere ikusgai egongo da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 15a.
Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.