Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2025eko maiatzaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1966

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, agindua ematen duena argitaratzeko Logopediako Graduatuaren ikasketa plana.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana egiaztatu du, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko Agentziak (Unibasq) aldeko txostena egin eta gero; Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena ere badu (2024ko abuztuaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), eta tituluak izaera ofiziala eskuratu zuen Ministroen Kontseiluak 2024ko irailaren 17an hartutako erabakiaren bidez (2024ko irailaren 27an argitaratua Estatuko Aldizkari Ofizialean).

UPV/EHUren Estatutuetako 187.1.d) artikuluak idazkari nagusiari esleitzen dio UPV/EHUko erabaki guztien publizitatea bermatzeko eginkizuna. Bestalde, 39/2015 Legeko 131. artikuluak xedatzen du arautegi eta xedapen administratiboak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izan ditzaten, bat etorrita Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak dioenarekin 10. artikuluan.

Horregatik guztiagatik, honako hau, bat etorrita Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoko 8. artikuluan eta 822/21 Errege Dekretuko 27.4 artikuluan adierazitakoarekin, honako hau

EBATZI DU:

Agindua ematea argitaratzeko Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Logopediako Graduatuaren titulua lortzeko ikasketa plana, ebazpen honen eranskinean agertzen den moduan.

Leioa, 2025eko apirilaren 29a.

Idazkari nagusia,

LEIRE GARMENDIA ARRIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala