Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2025eko maiatzaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1965

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, agindua emateko argitaratzeko ondoko ikasketen ikasketa plana: Unibertsitate Masterra, Industriara Bideratutako Adimen Artifiziala eta Ordenagailu bidezko Ingeniaritza, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa planaren egiaztapena lortu duelarik, –UNIBASQ– Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren aldeko txostena jaso ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena (2024ko abuztuaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) eta tituluaren ofizialtasuna 2024ko irailaren 17ko Ministro Kontseiluaren Erabakiaz ezarri dela aintzat hartuta (2024ko irailaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

UPV/EHUren Estatutuetako 187.1.d) artikuluak idazkari nagusiari esleitzen dio UPV/EHUko erabaki guztien publizitatea bermatzeko eginkizuna. Bestalde, 39/2015 Legeko 131. artikuluak xedatzen du arautegi eta xedapen administratiboak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izan ditzaten, bat etorrita Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak dioenarekin 10. artikuluan.

Hori dela eta, bat etorrita Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan eta 822/21 Errege Dekretuaren 27.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DU:

Agindua ematea ondoko titulua lortzera bideratutako ikasketen ikasketa plan argitaratzeko, ebazpen honen eranskinean jasotakoa: «Unibertsitate Masterra: Industriara Bideratutako Adimen Artifiziala eta Ordenagailu bidezko Ingeniaritza», Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua.

Leioa, 2025eko apirilaren 29a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

Leire Garmendia Arrieta.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala