Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2025eko maiatzaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1964

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, agindua ematen duena argitaratzeko Psikologiako Graduaren ikasketa planaren aldaketa.

UPV/EHUren Estatutuetako 187.1.d) artikuluak idazkari nagusiari esleitzen dio UPV/EHUko erabaki guztien publizitatea bermatzeko eginkizuna. Bestalde, 39/2015 Legeko 131. artikuluak xedatzen du arautegi eta xedapen administratiboak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izan ditzaten, bat etorrita Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak dioenarekin 10. artikuluan.

Unibertsitateko irakaskuntzen antolamendua eta haien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorrita, «Psikologiako Gradua» titulu ofiziala lortzera zuzendutako ikasketa planaren aldaketa behin ebatzita (2010eko abenduaren 16ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratutako ikasketa plana), eta Gradu eta masterreko titulazio ofizialak egiaztatzeko-baimentzeko, jarraipena egiteko, aldatzeko eta akreditatzeko Gidako 3. atalean adierazitako prozedurari jarraiki (Unibasq/Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Aholku Batzordeak 2023ko ekainaren 14an onartua), honako hau

EBATZI DUT:

Agindua ematea Psikologiako Graduaren ikasketa planaren aldaketa argitara dadin, erabaki honen eranskinean jasotzen den bezala. Ebazpen honen bidez aldatu egiten da Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2010eko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez argitaratutako ikasketa plana (2011ko otsailaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofizialean eta 2011ko martxoaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, eta ondoren aldatua 2020ko martxoaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofizialean eta 2020ko martxoaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian).

Ikasketa planaren aldaketa 2024-2025 ikasturtetik aurrera egongo da indarrean.

Leioa, 2025eko apirilaren 29a.

Idazkari nagusia,

LEIRE GARMENDIA ARRIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala