Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2025eko maiatzaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1959

94/2025 DEKRETUA, apirilaren 29koa, zeinaren bidez 7.391.773,93 euroko kredituak gaitzen baitira 7111 Programan (Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko ekitaldiko aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu baitira.

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileari 7.391.773,93 euroko diru-sarrerak ordaintzeko konpromiso irmoa hartu da, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEF) kofinantzatutako laguntzak eta Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak (LGNEF) kofinantzatutako laguntzak direla-eta.

Horregatik, kreditua gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko apirilaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan kreditu-gaikuntza bat onartzea, gastu-egoera honetan:

(Ikus .PDF)

Kreditu hori sortu da diru-kopuru bera lortu delako honako diru-sarreren egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailearen jarduerak finantzatzeko erabiliko ditu funts horiek.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko apirilaren 29an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala