Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2025eko maiatzaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1954

972/2025 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Gaspar Lantaron Amas jauna Integrazio Asistentzialeko Zuzendariorde Mediko kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

1007/2015 Ebazpenaren bidez, Gaspar Lantaron Amas jauna Integrazio Asistentzialeko Zuzendariorde Mediko izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Gaspar Lantaron Amas jauna Integrazio Asistentzialeko Zuzendariorde Mediko kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko apirilaren 30eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2025eko apirilaren 23a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala