
84. zk., 2025eko maiatzaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
MARKINA-XEMEINGO UDALA
1930
IRAGARKIA, Plan Orokorraren aldaketa puntualaren hasierako onarpenari buruzkoa.
Udalbatzak, 2025eko apirilaren 14an egindako ezohiko osoko bilkuran, Markina-Xemeingo Plan Orokorraren aldaketa puntualari hasierako onarpena ematea erabaki du, izaera sozialeko ekipamendu publiko mistoa izateko.
Sustatzailea: Azpiegiturak, S.A.M.P.
Erredaktorea: Estudio K, S. Coop. P.
Jendaurrean jartzeko 30 egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Epe horretan, proiektua aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira (Lurzoruaren 2/2006 Legearen 90.5 artikuluak ezarritakoa betez). Ingurumen-txosten estrategikoa egiteko ebazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren web-orrian kontsulta daiteke (2024-11-27ko BAO, 229. zenbakia).
Aldaketaren eduki osoa Udalaren egoitza elektronikoan dago: www.markina-xemein.eus (URL: https://www.markina-xemein.eus/eu-ES/Zerbitzuak/Udalzerbitzuak/Hirigintza/Orriak/modificacion-puntual-pgou-equipamiento-social-etxetic.aspx)
Markina-Xemein, 2025eko apirilaren 15a.
Alkatea,
IRATXE LASA ARANA.
RSS