
84. zk., 2025eko maiatzaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1922
IRAGARKIA, 2025eko apirilaren 22koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berriz ere jendaurrean jartzen baita eguneratutako proiektu hau: baterien bidez energia biltegiratzeko «BESS Lezama» izeneko instalazioa jartzea Lezamako udal-mugartean (Bizkaia).
Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-04-24ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak– eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) xedatutakoarekin bat etorriz, berriz ere jendaurrean jartzen da eskatutako aurretiko administrazio-baimenarekin eta eraikitzeko administrazio-baimenarekin lotutako instalazio elektrikoa, instalazioaren kokapenaren aldaketa dela eta.
Espedientea: 48-GE-Y-2025-00004.
– Eskatzailea: BESS Development 4 SL.
– Kokapena: Lezamako udal-mugartea.
– Exekuzio-materialaren aurrekontua, guztira: 9.291.963,13 euro.
– Helburua: baterien bidez energia biltegiratzeko sistema berria ezartzea, bertan dagoen 30 kV-ko sarera konektatuta.
– Instalazioaren ezaugarriak: Ignacio Olabarri Lasa industria-ingeniariak 2025eko martxoan sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.
– Eskaeraren helburua: aldez aurreko eta eraikitzeko administrazio-baimena.
Eta hori guztia argitara ematen da nornahik proiektua azter dezan Sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua), dagokion udalean edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion lurralde-ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Bilbao, 2025eko apirilaren 22a.
Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.
RSS