
84. zk., 2025eko maiatzaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1921
IRAGARKIA, zeinaren bidez Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 60/2025 prozedura laburtuan interesdun direnak epatzen baitira.
Enplegu Publikoko zuzendariak erabaki du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea:
60/2025 prozedura laburtua: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Funtzio Publikoko zuzendariaren 2024ko irailaren 23ko ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ukatzen duen ebazpenaren kontra jarritakoa. Ebazpen hori bitarteko funtzionario bat kargutik kentzekoa da.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 16a.
Enplegu Publikoko zuzendaria,
NEKANE COBOS SALINAS.
RSS