
84. zk., 2025eko maiatzaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1913
AGINDUA, 2025eko apirilaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Okelan Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.
2024ko azaroaren 8an eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, Okelan Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.
Horrekin batera, administrazio-espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.
Estatutuen 3. artikuluak fundazioaren xedeak jasotzen ditu:
«Okelan Fundazioak honako helburu hauek ditu:
i) Penintsulako bertako behi-arrazen etxola zaintzea eta handitzea.
ii) Behi-aziendaren eta haragi-ekoizpenaren sektorean hezkuntza eta ikaskuntza sustatzea.
iii) Enpresa-ikaskuntzakoak.
iv) Lehen sektorearen garapen iraunkorra.
v) Behi-aziendaren arloan ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzea.»
Fundazioaren hasierako zuzkidura 30.000 euroko diru-ekarpena da.
Jarduteko lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa eta nazio-eremua izango dira, eta Zarauzko udalerritik garatuko ditu bere jarduerak.
Estatutuen 8. artikuluak ezartzen du patronatua gutxienez hiru kidek osatuko dutela.
Fundazioaren hasierako patronatua honako kargu eta kideek osatzen dute (horien izendapena eta onarpena eratze-eskrituran eta ondorengo notario-eginbidean daude jasota):
Presidentea: José-Luis Gesalaga Aizpurua jauna.
Presidenteordea: Ainhoa Gesalaga Azkue andrea.
Idazkaria: Julen Gesalaga Azkue jauna.
Lehenengo patronatu hori epe mugagaberako izendatu da, fundazioaren estatutuen 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Patronatukide berriak kargutik kentzea eta izendatzea estatutuen 9. eta 11. artikuluetan arautzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2025eko apirilaren 4an bildu zen inskripzio-eskaera aztertzeko, fundazioaren helburuen zilegitasuna eta interes orokorra eta haren bideragarritasuna diren bezainbatean. Aholku Batzordeak, aho batez, aldeko txostena eman zuen, bilkuraren aktan jasotakoaren arabera.
Era berean, 2025eko apirilaren 7an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio eratze-espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.
Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.
Hori guztia kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Okelan Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa (erregistro-zenbakia: F-503), bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, Zarautzen 2024ko urriaren 18an Angel-María Moreno Gallego notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 1.212) eta 2025eko martxoaren 7ko eta 17ko zuzenketetan (protokolo-zenbakia: 305 eta 313, hurrenez hurren) ezarritakoaren arabera.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 11.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS