
84. zk., 2025eko maiatzaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 22 orri.)
- EPUB (287 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1912
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko katedradunen kidegoko plazak barne promozio bidez betetzeko lehiaketarako deia egiten duena.
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen 2024ko lan eskaintza publikoa betez, errektoreak, Hezkuntza Sailaren baimena jaso ondoren, ebazpen honen I. eranskinean zerrendatuta dauden lanpostuak eskuratzeko lehiaketa deitzea ebatzi du.
DEIALDIAREN OINARRIAK
1.– Arau orokorrak.
Lehiaketa honetako arauen oinarri izango dira: 2/2023 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Unibertsitate Sistemarena (2023ko martxoaren 23ko BOEn argitaratutakoa; aurrerantzean, LOSU); 5/21015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen dena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearena (2015eko urriaren 2ko BOEn argitaratua); 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena (2015eko urriaren 2ko BOEn argitaratua); 678/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko estatu egiaztapena eta kidego horietako plazetara sartzeko lehiaketen araubidea arautzen dituena (2023ko irailaren 6ko BOEn argitaratua); Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak, otsailaren 15eko 17/2011ko Dekretuaren bidez onartutakoak (2011ko otsailaren 24ko EHAAn argitaratua); Erabakia, 2024 irailaren 26koa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, unibertsitateko irakasleen kidegoetara sartzeko prozeduraren eta irakasle osoak eta agregatuak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduraren Arautegia onartzeko dena; erabaki hau eta aplikatu beharreko gainerako araudia.
2.– Izangaien baldintza orokorrak eta espezifikoak.
2.1.– Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, 56. eta 57. artikuluetan xedatzen duenez, hautaketa prozesu hauetan parte hartzeko, izangaiek jarraian adierazita dauden baldintzak bete beharko dituzte. Betiere, izangaiek eskabideak aurkezteko epearen barruan egiaztatu beharko dute baldintzak betetzen dituztela, eta agiriok lanpostua jabetzan hartu arte egon beharko dute indarrean.
2.2.– Baldintza orokorrak:
a) Nazionalitatea. Espainiako nazionalitatea edukitzea; edo Europar Batasunaren estatu kideetako herritar izatea; edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera langileen zirkulazio askea aplikatu behar denean, tratatu horien aplikazio eremuaren barruan egotea. Lehiaketan parte hartu ahalko dute adierazitakoen ezkontideek ere (baldin eta legez bananduta ez badaude), bai eta seme-alabek (ezkontideenak barne), betiere hogeita bat urte baino gutxiago badituzte edo, adin hori gainditu arren, haien kontura bizi badira.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera aurkezteko unean, nazionalitatea egiaztatu beharko da, baita, hala badagokio, senidetasuna edo menpekotasuna ere, hala xedatzen baitu 8.2 artikuluan maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuak, langileen zirkulazio askerako eskubidea aplikatzen zaien estatuetako herritarrak Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz haren organismo publikoetako enplegu publikora sartzeari buruzkoak.
b) Lanpostuari dagozkion zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
c) Hamasei urte beteta izatea eta, hala dagokionean, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adinetik gorakoa ez izatea (70 urte).
d) Diziplina espediente bidez edozein administrazio publikoren edo autonomia erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, zegokion kategoria profesional berera sartzeko denean. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, gaitasungabetua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
2.3.– Izangaien baldintza espezifikoak:
a) Doktore titulua izatea.
b) Jatorrizko lanpostuan (irakasle titular edo agregatu edo ikertzaile doktore iraunkorra izanik), Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) gutxienez bi urtez aritu izana zerbitzuan.
c) Promozioaren bidez lortu nahi den lanposturako akreditazioa izatea, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak (ANECA) emana.
d) Hizkuntza eskakizun elebiduna duen plaza bat izanez gero (euskara tartean), Euskararen arloko errektoreordeak 2022ko ekainaren 5ean emandako Erabakian (uztailaren 11ko EHAA) zehaztutakoari jarraikiz egiaztatuko da euskararen ezagutza; edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailaren pareko titulua aurkeztu beharko da, kontuan hartuta azaroaren 9ko 298/2010 Dekretuak ezartzen duena (298/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko denak [2010eko azaroaren 15eko EHAA]); edo 47/2012 Dekretuan zehaztutakoa egiaztatu beharko da (47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena). Hala, horrelako lanpostuetan euskara jakitea nahitaezkoa izango da eta, ezagutza egiaztatu ezean, izangaia kanporatu egingo da prozeduratik.
e) EAEn ofiziala ez den hizkuntza jakin baten ezagutza eskatzen duten plazetan, ezinbestekoa izango da hizkuntza horretan eskolak emateko gaitasuna izatea. Gaitasun hori egiaztatzeko, kontuan izan beharko da honako dokumentu hauetan ezarritakoa: Erabakia, 2010eko ekainaren 24koa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, ofizialak ez diren hizkuntzetan irakaskuntza eskaintzeko egiaztagiria eskuratzeari buruzko araudia onartzeko dena (2010eko abenduaren 2ko EHAA); eta Ebazpena, 2012ko martxoaren 8koa, UPV/EHUko errektorearena, ofizialak ez diren hizkuntzen baliokidetzari buruzkoa (Eranskina). Gaitasuna egiaztatzen ez badu, izangaia lehiaketatik baztertua izango da.
f) Plazaren azalpenean zehaztutako beste edozein baldintza.
3.– Eskaerak.
3.1.– Hautaketa proba hauetan parte hartzeko eskaerak egiteko, deialdi honen III. eranskinean jasotako eredua hartu beharko da oinarri.
3.2.– Eskaerak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, hala xedatzen baitu urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 14.2 e) artikuluan eta Bitarteko elektronikoekin funtzionatzeko eta jarduteko UPV/EHUren arautegiak (2024ko urriaren 1eko EHAA).
3.3.– Eskaerarekin batera dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, Espainiako nazionalitatea duten izangaien kasuan. Espainiako nazionalitatea ez duten baina parte hartzeko aukera duten izangaiek beren nazionalitatea egiaztatzeko agiriaren kopia aurkeztu beharko dute, baita, hala badagokio, senidetasuna egiaztatuko duten agiriak ere, edota lotura horren bitartez beste estatu bateko herritar baten kontura edo menpean bizitzea egiaztatzen duen agiria, hala dagokionean. Halaber, ezkontide izateagatik parte hartzen duten izangaiek, aurretik adierazitako agiriez gain, zinpeko adierazpena ere aurkeztu beharko dute, ezkontidearengandik legez bananduta ez dagoela adierazten duena.
b) 2.3 oinarrian jasota dauden baldintza espezifikoak betetzen direla egiaztatzeko agirien fotokopia soila.
c) Azterketa egiteko eskubideengatiko zenbatekoak ordaindu izanaren agiria. Eskaerak aurkezteko, urtero ezartzen diren tasak ordaindu behar dira.
d) Euskararen edo, hala badagokio, hizkuntza ez ofizialaren ezagutza egiaztatzeko tituluaren edo ziurtagiriaren kopia, Unibertsitatekko irakasleen kidegoetako plazak eskeratzeko eta irakasle osoak eta agregatuak hautatu eta kontratatzeko lehiaketen Erreglelamenduaren 7. Eta 8. Artikuluetan xedatutakoaren arabera.
e) Zinpeko adierazpena (IV. eranskina).
4.– Parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasak.
Jarraian adierazita dagoen zenbatekoa ordaindu behar da eskatzen den plaza bakoitzeko, kasuan-kasuan zehaztu legez: 20,27 euro.
Ordainketa jarraian adierazita dagoen kontu korrontean egingo da, eskatzailearen izen-abizenak eta lortu nahi den plazaren hurrenkera zenbakia adierazita:
Kutxabank.
UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordetza. Irakasleen lehiaketetako tasak.
Kontu korrontearen zenbakia: ES73 2095 0292 94 3239002233.
Eskaerak aurkezteko epearen barruan aurkeztu beharko da tasa osorik ordaindu izanaren agiria, eta ez da egongo geroago aurkezteko aukerarik. Beraz, epe horretan aurkeztu ezean, izangaia baztertua izango da.
Dena dela, azterketarako tasak ordaindu arren, ezinbestekoa da lehiaketan parte hartzeko eskaera ere aurkeztea errektoreari, behar bezala beteta eta epearen barruan.
5.– Izangaiak onartzea.
5.1.– Eskaerak aurkezteko epea amaituta, errektoreak agindua emango du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda UPV/EHUren webgunean argitaratzeko, izangai bakoitza baztertzeko arrazoia adierazita. Baztertutakoek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute eta akatsak zuzendu ahal izango dituzte. Horretarako epea hamar (10) egun baliodunekoa izango da, behin behineko zerrenda argitaratzen denetik kontatzen hasita.
5.2.– Zuzenketak egiteko aukerak ez du ekarriko, inolaz ere, beste epe bat irekitzea izangaiek egiaztatzeko edo alegatzeko lehiaketan parte hartzea eskatzeko azken egunerako betetzen ez zituzten baldintzak. Era berean, akatsak zuzentzeko eta erreklamazioak aurkezteko epean ezin izango dute ez merezimendu berririk alegatu ez egiaztatu.
5.3.– Errektoreak, izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzeko ebazpena emango du, eta zerrenda hori UPV/EHUren webgunean argitaratuko da.
5.4.– Ebazpen horren aurka, behin betiko zerrendatik baztertutakoek aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote UPV/EHUko errektoreari, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatu legez; edo zuzenean errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute jurisdikzio eskudunaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
5.5.– Hautaketa prozesuaren uneren batean administrazioak egiaztatuko balu izangairen batek ez duela betetzen lehiaketan zehaztutako baldintzaren bat, bost eguneko epea emango dio falta den agiria aurkezteko. Agiria aurkeztu ezean, lehiaketatik kanpo geratuko da behin betiko. Edozelan ere, lehiaketan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak lehiaketan parte hartzeko ezarritako azken datarako bete beharko dira.
6.– Hautaketa probetako epaimahaiak.
6.1.– Deialdi honetako lehiaketak kasuan kasuko epaimahaiek ebatziko dituzte. Epaimahaiek izangaien aukera berdintasuna bermatuko dute, eta merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatuko dituzte.
6.2.– Epaimahaien osaera eta funtzionamendua araututa daude Unibertsitateko irakasleen kidegoetara sartzeko prozeduraren eta irakasle osoak eta agregatuak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduraren Arautegian (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren 2024ko irailaren 26ko Erabakia, II. titulua, 2024ko urriaren 10eko EHAA). Deialdi honetan zehaztuta ez dagoen guztian, epaimahaiek jarraitu beharko diote Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legean kide anitzeko organoetarako ezarritakoari (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, 2ko BOE).
7.– Hautaketa prozesuaren nondik norakoak.
7.1.– Epaimahaiak ezarriko ditu merezimenduak aurkezteko lekua, data eta ordua, eta unibertsitatearen webgunean iragarriko dira. Iragarritako leku, egun eta orduan bertaratzen ez diren izangaiek plaza lortzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
7.2.– Irakasle katedradunen kategorietara iristeko barne promozio bidezko plazak izanik, merezimenduen lehiaketa bidez egingo da hautaketa eta, horretarako, «Unibertsitateko irakasleen kidegoetara sartzeko prozeduraren eta irakasle osoak eta agregatuak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduraren Arautegiaren» I. eranskinean aurreikusitako irizpideak beteko dira. Hala, dagokion dokumentazioa aurkezteaz gain, izangaiek ibilbide profesional eta akademikoan irakasle zein ikertzaile gisa izandako merezimenduak aurkeztu beharko dituzte, jasotako kualifikazioak adierazita, eta azalpenak emateko orduan plazaren profilean adierazitako hizkuntza guztiak erabili beharko dituzte. Aurkezpenak ordu eta erdi iraungo du gehienez.
7.3.– Izangai bakarra baldin badago, epaimahaiak salbuespena egin dezake, eta epaimahai kide guztiak ados badaude, erabaki dezakete merezimenduen aurkezpenik ez egitea eta zuzenean proposatzea izangaia izendapena egiteko. Horrelakoetan, baina, behar bezala arrazoitu beharko dute erabakia.
7.4.– Lehiakideren batek aurkezpena euskaraz egin nahi duela adierazi badu eskaeran, bermatuko da epaimahaia osatzen dutenek autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan jarraitu ahal izango dituztela hautaketa prozesuak, eta horretarako behar diren baliabideak jarriko dira.
8.– Plazak betetzeko proposamena.
8.1.– Proba guztiak gainditu dituen izangairik badago, epaimahaiak izendapen proposamena egingo du (txostenak eta puntuazioak kontuan hartuta), eta errektoreari bidaliko dio. Proposamenak behar bezala argudiatuta egon beharko du, eta loteslea izango da; hortaz, errektoreak epaimahaiaren proposamenean oinarritutako ebazpena emango du. Guztiak ados badaude, epaimahaiak txosten bakarra egin ahalko du izangai bakoitzarentzat, proposamena behar bezala arrazoituta eta puntuazioa zehaztuta. Proposamena UPV/EHUren webgunean argitaratuko da.
8.2.– Plaza betetzeko edo bete gabe uzteko proposamenean izangai bakoitzari egindako balorazioa jasoko da, behar bezala arrazoitua eta emandako puntuazioa zehaztuta.
8.3.– Deialdiko plaza nork beteko duen proposatuko dute epaimahaiek, puntuazioaren hurrenkerari jarraikiz, eta ezin izango dituzte proposatu deialdian eskaintzen ziren plazak baino lehiakide gehiago.
8.4.– Aurreko atalean xedatutakoa alde batera utzi gabe, epaimahaiek ordezkoak proposatu ahal izango dituzte, puntuazioaren hurrenkerari jarraiki oraingoan ere, hasieran proposatutako pertsonak kontratua sinatzeari edo izendapenari uko egiten dion kasurako.
8.5.– Epaimahaikide guztiek lehiakide guztiak kalifikatu beharko dituzte.
8.6.– Izangaiek ez dute inolako eskubiderik izango hutsik geratzen diren plazen gainean, eta ezin izango dute eskatu horiek ezein lan poltsatan sartzeko.
9.– Agiriak aurkeztea, izendapenak eta lanpostua jabetzan hartzea.
9.1.– Izendapenean zehaztuko dira plazaren ezaugarriak: kidegoa, jakintza arloa, saila, ikastegia, arduraldia eta hizkuntza eskakizuna, baita lanpostuen zerrendako kodea ere.
9.2.– Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da izendapena, eta Unibertsitateen Koordinazio Kontseiluko Idazkaritza Nagusiari jakinaraziko zaio.
9.3.– Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, gehienez, 20 egunera, proposatutako izangaiak lanpostua jabetzan hartu beharko du, eta une horretan pasako da Unibertsitateko Katedradunen kidegoko funtzionario izatera.
9.4.– Sektore publiko nahiz pribatuan beste lanpostu batean dihardutenek, lanpostua jabetzan hartu baino lehen (zehazki, izendapena egin eta lehen 10 egunetan), bateragarritasuna onartzeko eskaera egin beharko dute. Horrela, lanpostua jabetzan hartzeko egintza atzeratu egingo da, harik eta bateragarritasun espedientea ebazten den arte.
9.5.– Aurrez ezarritako epean proposatutako izangaiak lanpostua jabetzan hartzen ez badu (ezinbesteko arrazoirik justifikatu gabe), eta lanpostua jabetzan hartzeko epea luzatu ez bada, UPV/EHUko errektoreak zerrendan hurrengo postuan dagoen izangaia izendatuko du.
9.6.– Lehiaketan eskuratutako plaza gutxienez bi urtez bete beharko da, beste unibertsitate batean plaza eskuratzeko lehiaketa batean parte hartu baino lehen.
10.– Errekurtsoak.
Deialdi honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahalko zaio errektoreari, hilabeteko epean; edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da jurisdikzio horretako Bilboko epaitegian, eta horretarako epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena web orrian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Leioa, 2025eko apirilaren 10a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena, 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
I. ERANSKINA
Plazaren zenbakia: 1. Kodea: CUC8/1 – D00021-17. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Historia Garaikidea. Saila: Historia Garaikidea. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Gaur egungo Munduaren Historia».
Plazaren zenbakia: 2. Kodea: CUC8/1 – D00042-16. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Biokimika eta Biologia Molekularra. Saila: Biokimika eta Biologia Molekularra. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Biokimika I».
Plazaren zenbakia: 3. Kodea: CUC8/1 – D00054-10. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Enpresen Antolakuntza. Saila: Enpresen Antolakuntza. Ikastegia: Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Kudeaketa Integratuko Sistemak».
Plazaren zenbakia: 4. Kodea: CUC8/1 – D00057-12. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Fisika Aplikatua. Saila: Fisika Aplikatua. Ikastegia: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Mekanikaren Oinarriak».
Plazaren zenbakia: 5. Kodea: CUC8/1 – D00093-12. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Mikrobiologia. Saila: Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Inmunologia».
Plazaren zenbakia: 6. Kodea: CUC8/1 – D00101-14. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Farmazia eta Farmazia Teknologia. Saila: Farmazia eta Elikagaien Zientziak. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Farmazia Galenikoa» «Biofarmazia eta Farmakozinetika».
Plazaren zenbakia: 7. Kodea: CUC8/1 – D00112-29. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Prozesu Kimikoen Diseinua» «Erreaktore Kimiko eta Biologikoak».
Plazaren zenbakia: 8. Kodea: CUC8/1 – D00118-19. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Landareen Fisiologia. Saila: Landareen Biologia eta Ekologia. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Landareen Fisiologia Aurreratua» «Landareen Fisiologiaren Oinarriak».
Plazaren zenbakia: 9. Kodea: CUC8/1 – D00145-22. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Ingeniaritza Mekanikoa. Saila: Ingeniaritza Mekanikoa. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Teknologia Mekanikoa» «Metrologia Dimentsionala».
Plazaren zenbakia: 10. Kodea: CUC8/1 – D00151-6. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza. Saila: Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Materialen erabilera eta hautaketa».
Plazaren zenbakia: 11. Kodea: CUC8/1 – D00166-13. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa. Saila: Finantza Ekonomia II (Empresa Ekonomía eta Merkaturatzea). Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Merkataritza Komunikazioa: Oinarriak eta Plangintza» «Nazioarteko Marketina».
Plazaren zenbakia: 12. Kodea: CUC8/1 – D00233-20. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Administrazio Zuzenbidea. Saila: Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Administrazio Zuzenbidea I» «Administrazio Zuzenbidea II» «Administrazio Zuzenbidea III».
Plazaren zenbakia: 13. Kodea: CUC8/1 – D00331-11. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea. Saila: Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I» «Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II».
Plazaren zenbakia: 14. Kodea: CUC8/1 – D00336-7. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Kazetaritza. Saila: Kazetaritza. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Web edukien idazkera eta sorkuntza».
Plazaren zenbakia: 15. Kodea: CUC8/1 – D00341-23. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Fisika Teorikoa. Saila: Fisika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Mekanika Kuantikoa».
Plazaren zenbakia: 16. Kodea: CUC8/1 – D00350-1. Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Eskultura. Saila: Eskultura eta Arte eta Teknologia. Ikastegia: Arte Ederren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Eskultura, Arkitektura eta Hiriko Paisaia» «Eskultura I».
II. ERANSKINA
1.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Historia Garaikidea. Kodea: CUC8/1 – D00021-17.
Batzorde titularra:
Titularra: Isabel Burdiel Bueno. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Titularra: José María Imízcoz Beunza. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Jesús Millán García-Varela. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Titularra: María Cruz Romeo Mateo. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Titularra: Juan Francisco Fuentes Aragonés. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Ángeles González Fernández. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
Ordezkoa: J. Ramón Díaz de Durana Ortiz de Urbina. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Ana de Zaballa Beascoechea. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Mikel Urquijo Goitia. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Ángeles Cenarro Lagunas. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Xosé Manoel Núñez Seixas. Unibertsitateko Katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea.
Ordezkoa: María Ángeles Lario González. Unibertsitateko Katedraduna. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.
2.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Biokimika eta Biologia Molekularra. Kodea: CUC8/1 – D00042-16.
Batzorde titularra:
Titularra: José Luis Nieva Escandón. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Ana María Zubiaga Elordieta. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Jesús de la Osada García. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Titularra: María Fernanda Ruiz Larrea. Unibertsitateko Katedraduna. Errioxako Unibertsitatea.
Titularra: Juan Pedro Bolaños Hernández. Unibertsitateko Katedraduna. Salamancako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: María Dolores Virto Lekuona. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Antonio Gómez Muñoz. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Elena Amaya Ostolaza Echabe. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Alicia Alonso Izquierdo. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Irene Díaz Moreno. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea
Ordezkoa: José Ignacio Rodríguez Crespo. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Ordezkoa: Maria Del Carmen Bañó Aracil. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
3.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Enpresen Antolakuntza. Kodea: CUC8/1 – D00054-10.
Batzorde titularra:
Titularra: Leire San José Ruiz de Aguirre. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Jon Landeta Rodríguez. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: José Manuel Galán Ordax. Unibertsitateko Katedraduna. Burgosko Unibertsitatea.
Titularra: María del Mar Alemany Díaz. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Titularra: Ricardo del Olmo Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Burgosko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Amaia Maseda García. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Ernesto Cilleruelo Carrasco. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Inmaculada Zamora Belver. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Ángel Javier Mazón Sainz-Maza. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Josefa Mula Bru. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Ordezkoa: David de la Fuente García. Unibertsitateko Katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.
Ordezkoa: Amaia Lusa García. Unibertsitateko Katedraduna. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.
4.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Fisika Aplikatua. Kodea: CUC8/1 – D00057-12.
Batzorde titularra:
Titularra: Ricardo Hueso Alonso. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: María Rosario de la Fuente Lavín. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: María Carmen Carrión Pérez. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
Titularra: Juan Enrique Muñoz Santiuste. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea.
Titularra: Ana María Laguna Luna. Unibertsitateko Katedraduna. Kordobako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Aitor Bergara Jauregui. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: María Luisa Fernández Gubieda Ruiz. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Miren Nerea Zabala Unzalu. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Santiago María Sánchez Beitia. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Carlos Aragón Garbizu. Unibertsitateko Katedraduna. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Ordezkoa: Ana Belén Jódar Reyes. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Ulises Ruymán Rodríguez Mendoza. Unibertsitateko Katedraduna. La Lagunako Unibertsitatea.
5.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Mikrobiologia. Kodea: CUC8/1 – D00093-12.
Batzorde titularra:
Titularra: Manuel Soto López. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Miren Pilare Cajaraville Bereciartua. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Eulogio Valentín Gómez. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Titularra: María Molina Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Titularra: José Francisco Cano Lira. Unibertsitateko Katedraduna. Rovira i Virgili Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: José Javier Meana Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Miren Andone Estomba Recalde. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Fernando José Unda Rodríguez. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Ana María Zubiaga Elordieta. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: María Isabel Pardo Cubillos. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Manuel Antonio Rodríguez Iglesias. Unibertsitateko Katedraduna. Cadizko Unibertsitatea.
Ordezkoa: Josepa Gené Díaz. Unibertsitateko Katedraduna. Rovira i Virgili Unibertsitatea.
6.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Farmazia eta Farmazia Teknologia. Kodea: CUC8/1 – D00101-14.
Batzorde titularra:
Titularra: José Luis Pedraz Muñoz. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Alicia Rodríguez Gascón. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Cecilia Fernández Lastra. Unibertsitateko Katedraduna. Bartzelonako Unibertsitatea.
Titularra: Francisco Otero Espinar. Unibertsitateko Katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea.
Titularra: Carmen María Évora García. Unibertsitateko Katedraduna. La Lagunako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: José Javier Meana Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: María Begoña Calvo Hernáez. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Manuela Igartua Olaechea. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Gorka Orive Arroyo. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: José Esteban Peris Ribera. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Ana Isabel Torres Suárez. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Ordezkoa: Antonio María Rabasco Álvarez. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
7.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Kodea: CUC8/1 – D00112-29.
Batzorde titularra:
Titularra: María Astrid Barona Fernández. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Emiliano Meaurio Arrate. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Ana María Urtiaga Mendia. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Titularra: Francisco Javier Herguido Huerta. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Titularra: Inmaculada Ortiz Uribe. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Maria Aranzazu Eceiza Mendiguren. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Pedro Luis Arias Ergueta. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: María Coro de la Caba Ciriza. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Galder Kortaberria Altzerreka. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Jaime Lora García. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Ordezkoa: Raquel Ibáñez Mendizabal. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Gabriel Morales Sánchez. Unibertsitateko Katedraduna. Juan Carlos Erregea Unibertsitatea.
8.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Landareen Fisiologia. Kodea: CUC8/1 – D00118-19.
Batzorde titularra:
Titularra: Miren Pilare Cajaraville Bereciartua. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Antonio Gómez Muñoz. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Mercedes Royuela Hernando. Unibertsitateko Katedraduna. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Titularra: Agustín I. González Fontes de Albornoz. Unibertsitateko Katedraduna. Pablo Olavide Unibertsitatea.
Titularra: Adela María Sánchez Moreiras. Unibertsitateko Katedraduna. Vigoko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: María Teresa Lacuesta Calvo. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: José María Becerril Soto. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Alicia Alonso Izquierdo. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Alberto Muñoz Rueda. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Pedro Pedras Montilla. Unibertsitateko Katedraduna. Kordobako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Cristina Echevarría Ruiz de Vargas. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Sergio González Nebauer. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
9.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Ingeniaritza Mekanikoa. Kodea: CUC8/1 – D00145-22.
Batzorde titularra:
Titularra: Josu Aguirrebeitia Celaya. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Itziar Cabanes Axpe. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: M.ª Henar Miguélez Garrido. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea.
Titularra: Eva María Rubio Alvir. Unibertsitateko Katedraduna. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.
Titularra: M.ª Jesus López Boada. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Rubén Ansola Loyola. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Enrique Amezua San Martín. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU
Ordezkoa: Faustino Mujika Garitano. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Oscar Altuzarra Maestre. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Rosario Domingo Navas. Unibertsitateko Katedraduna. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.
Ordezkoa: Esther Reina Romo. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Lourdes Rubio Ruiz de Aguirre. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea.
10.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza. Kodea: CUC8/1 – D00151-6.
Batzorde titularra:
Titularra: Pedro Luis Arias Ergueta. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Victoria Laura Barrio Cagigal. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Francisco Javier Pérez Trujillo. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Titularra: Gloria Patricia Rodríguez Donoso. Unibertsitateko Katedraduna. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.
Titularra: Francisco Antonio Corpas Iglesias. Unibertsitateko Katedraduna. Jaengo Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Luis Norberto López de la Calle Marcaide. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Blanca María Caballero Iglesias. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: José Ramón Sarasua Oiz. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: María Paulis Lumbreras. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: María de los Ángeles Martín Santos. Unibertsitateko Katedraduna. Kordobako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Diego Ferreño Blanco. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Silvia González Prolongo. Unibertsitateko Katedraduna. Juan Carlos Erregea Unibertsitatea.
11.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa. Kodea: CUC8/1 – D00166-13.
Batzorde titularra:
Titularra: Amaia Maseda García. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Txomin Iturralde Jainaga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Jesús García de Madariaga Miranda. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Titularra: Sara Campo Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
Titularra: Víctor Iglesias Argüelles. Unibertsitateko Katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Jon Landeta Rodríguez. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Leire San José Ruiz de Aguirre. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Jon Barrutia Guenaga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: María Carmen Etxebarria Miguel. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Irene Gil Saura. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Francisco José Liébana Cabanillas. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
Ordezkoa: María Carmen Jambrino Maldonado. Unibertsitateko Katedraduna. Malagako Unibertsitatea.
12.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Administrazio Zuzenbidea. Kodea: CUC8/1 – D00233-20.
Batzorde titularra:
Titularra: Iñaki Esparza Leibar. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: María Ángeles Barrere Unzueta. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Miriam Cueto Pérez. Unibertsitateko Katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.
Titularra: Diego Vera Jurado. Unibertsitateko Katedraduna. Malagako Unibertsitatea.
Titularra: Concepción Barrero Rodríguez. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: José Francisco Etxeberria Guridi. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Maria Victoria Iturralde Sesma. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Juan Ignacio Ugartemendia Eceizabarrena. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Sofía Arana Landín. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Martín Razquin Lizarraga. Unibertsitateko Katedraduna. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Ordezkoa: Eva Desdentado Daroca. Unibertsitateko Katedraduna. Alcalako Unibertsitatea
Ordezkoa: Julio Víctor González García. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
13.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea. Kodea: CUC8/1 – D00331-11.
Batzorde titularra:
Titularra: Francisco Javier Etxeberria Guridi. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Sofía Arana Landín. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Susana Rodríguez Escanciano. Unibertsitateko Katedraduna. Leongo Unibertsitatea.
Titularra: José Luis Goñi Sein. Unibertsitateko Katedraduna. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Titularra: Eva Garrido Pérez. Unibertsitateko Katedraduna. Cadizko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Aitor Zurimendi Isla. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Clara Isabel Asua González. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Iñaki Esparza Leibar. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Olga Fotinopulos Basurco. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: David Lantaron Barquin. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Margarita Ramos Quintana. Unibertsitateko Katedraduna. La Lagunako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Juan José Fernández Domínguez. Unibertsitateko Katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.
14.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Kazetaritza. Kodea: CUC8/1 – D00336-7.
Batzorde titularra:
Titularra: Mikel Urquijo Goitia. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: María Carmen Arocena Badillos. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Nereida López Vidales. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
Titularra: Guillermo López García. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Titularra: Berta García Orosa. Unibertsitateko Katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Jesús María Casquete Badallo. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: María Carmen Peñafiel Saiz. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Gorka Jagoba Palacio Arko. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: María José Cantalapiedra González. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Andreu Casero Ripollés. Unibertsitateko Katedraduna. Castellongo Jaume I.a Unibertsitatea.
Ordezkoa: Pastora Magdalena Moreno Espinosa. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Santiago Tejedor Calvo. Unibertsitateko Katedraduna. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.
15.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Fisika Teorikoa. Kodea: CUC8/1 – D00341-23.
Batzorde titularra:
Titularra: Luis Angel Elcoro Cengotitabengoa. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: M.ª Luisa Fernández-Gubieda Ruiz. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Mar Bastero Gil. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
Titularra: Marc Mars Lloret. Unibertsitateko Katedraduna. Salamancako Unibertsitatea.
Titularra: Alicia Magdalena Sintes Olives. Unibertsitateko Katedraduna. Balear Uharteetako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Josu Mirena Igartua Aldamiz. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Miren Nerea Zabala Unzalu. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Ruth Lázcoz Sáez. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: José María Martín Senovilla. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Jaume Jesús Carot Giner. Unibertsitateko Katedraduna. Balear Uharteetako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Elena González Ferreiro. Unibertsitateko Katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea.
Ordezkoa: Luis Javier Garay Elizondo. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
16.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedraduna. Jakintza arloa: Eskultura. Kodea: CUC8/1 – D00350-1.
Batzorde titularra:
Titularra: Jon Batti Kortazar Uriarte. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Natividad Navalón Blesa. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Titularra: Elena Edith Monleón Pradas. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Titularra: Miguel Molina Alarcon. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Titularra: María Isabel Sánchez Bonilla. Unibertsitateko Katedraduna. La Lagunako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: María Antonia Raquejo Grado. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Ordezkoa: José Javier Vélez Chaurri. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Tatiana Sentamans Gómez. Unibertsitateko Katedraduna. Elxeko Miguel Hernandez Unibertsitatea.
Ordezkoa: Jorge Alberto Durán Suárez. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Miquel Planas Rosello. Unibertsitateko Katedraduna. Bartzelonako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Teresa Chafer Bixquert. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Ordezkoa: Emilio Martínez Arroyo. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
RSS