
83. zk., 2025eko maiatzaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (168 KB - 9 orri.)
- EPUB (601 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HAURRESKOLAK
1899
08/03-2025 ERABAKIA, 2025eko martxoaren 12koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, zeinaren bidez aldatzen baita 2024ko ekainaren 24ko 03/06-2024 Erabakiaren bidez onartutako Haurreskolak Partzuergoko haur-hezitzaileen lanpostu-zerrenda.
Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen 2024ko ekainaren 24ko 03/06-2024 Erabakiaren bidez, Haurreskolak Partzuergoko haur-hezitzaileen lanpostu-zerrenda onartu zen.
Lanpostu-zerrenda hori 2024ko abuztuaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (151. zk.) argitaratu zen.
Lanpostuen zerrendak entitateko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira, eta, beraz, momentuko egoerari egokitzeko behar diren aldaketak gauzatu behar dira.
Zuzendaritza Batzordeak, Partzuergoaren Estatutuen 18. artikuluak ematen dizkion ahalmenei jarraikiz, erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Onartzea Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen 2024ko ekainaren 24ko 03/06-2024 Erabakiaren bidez onartutako Haurreskolak Partzuergoko haur-hezitzaileen lanpostu-zerrendei egindako aldaketak, eta, ondorioz, onartzea Haurreskolak Partzuergoko haur-hezitzaileen behin betiko lanpostu-zerrendak.
Bigarrena.– Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Eibar, 2025eko martxoaren 12a.
Haurreskolak Partzuergoko presidentea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
Haurreskolak Partzuergoko idazkaria,
IRUNE MUGURUZA MENDARTE.
RSS