Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2025eko maiatzaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1893

106/2025 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miren Nekane Larrañaga Arranz andrea Gaueko Gainbegirale Orokor izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.

69/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Gaueko Gainbegirale Orokorraren lanpostu bat izendapen askez betetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Miren Nekane Larrañaga Arranz andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Gaueko Gainbegirale Orokor izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Miren Nekane Larrañaga Arranz andrea izendatzea Gaueko Gainbegirale Orokor Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko maiatzaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zumarraga, 2025eko apirilaren 22a.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentea,

LAURA AGUIRRE ALBERDI.


Azterketa dokumentala