Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2025eko maiatzaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1892

AGINDUA, 2025eko apirilaren 16koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita hizkuntzagatik edo postuagatik bereizita dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan.

Ikusi da Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko apirilaren 15eko Agindua. Agindu horren bidez, baliogabetu egiten da Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuaren 2023ko azaroaren 13ko Agindua, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, hizkuntza eta/edo lanpostua dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa behin betiko ebazten duena.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Behin betiko ebaztea Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoetako eta eskaletako funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko azaroaren 13ko Aginduaren bidez deitutakoa, eranskinean adierazten den moduan.

Bigarren artikulua.– Iraungitzat jotzea lehiaketa honetan parte hartu eta destinorik lortu ez dutenek aurkeztu dituzten eskabideak; beraz, ez dira kontuan hartuko hurrengo lekualdatze-lehiaketetan.

Hirugarren artikulua.– Lehiaketa honetan esleitu ez diren lanpostuak bete gabe uztea.

Laugarren artikulua.– Destinoa lortzen duten eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan eta familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian diren funtzionarioei dagokienez, baldin eta ez badira sartzen lehiaketa honetako kidego edo eskalaren batera, 2023ko abenduaren 11n egin beharko dute kargu-uztea.

Bosgarren artikulua.– Lortutako destino berriaz jabetzeko epea hiru egun baliodunekoa izango da, kargutik kentzetik hasita, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; zortzi egun baliodunekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun baliodunekoa, beste autonomia erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; azken kasu horietan, epea hilabetekoa izango da. Bere karguaz jabetzearekin esleipendunak zerbitzu aktibora itzultzea lortzen badu, karguaz jabetzeko epea hogei egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratzen den egunetik hasita.

Plazaz jabetzeko epeei dagokienez, lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzen duen funtzionarioentzat hauxe joko da «funtzionarioaren herritzat»: lanean diharduen herria.

Seigarren artikulua.– Esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin. Justizia Administrazioko Zuzendaritzak destinoen esleipenaren berri emango dio Justizia Ministerioari.

Zazpigarren artikulua.– Esleitutako plazak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek titularra lanpostuaz jabetzearen aurreko egun baliodunean utziko dituzte lanpostuok, titularrak lanpostuez jabetzearen ondorioz.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Bi aldizkarietan aldi berean argitaratzerik ez badago, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 16a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala