
82. zk., 2025eko maiatzaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 2 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1886
IRAGARKIA, 2025eko apirilaren 23koa, Deskarbonizazio zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Clúster Eólico «Vitoria 30kV» parke eolikoaren (29,94 MW) eta hari lotutako azpiegituren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna, Donemiliaga, Barrundia, Burgelu, Arratzua-Ubarrundia eta Vitoria-Gasteiz udal-mugarteetan (Araba).
115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena) eta 24/2013 Legearen 53. artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, eta bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira «Clúster Eólico Vitoria 30kV» izeneko parke eolikoaren eta hari lotutako azpiegituren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.
Espedientea: 01-GE-Y-2023-00049.
– Clúster Eólico «Vitoria 30kV» parke eolikoaren proiektuan, 29,94 MW-ko potentzia instalatua, hauek sartzen dira:
a) 6 aerosorgailu, 112 m-ko abatz-altuerakoak, 4,99 MW-eko potentzia unitariokoak, eta 118,4 m-ko garaierako dorre anemometriko 1 Burgelu, Alegría-Dulantzi, Barrundia, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga udal-mugarteetan (Araba).
b) Sortutako energia elektrikoa husteko azpiegitura, honakoek osatua:
b.1.– Sortutako energiaren ebakuazio-linea, 30 kV-koa, lurpean, aerosorgailu bakoitzetik ebaketa-zentrora, gehienez 4,75 km-ko luzerakoa, Burgelu, Alegría-Dulantzi, Barrundia, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga udal-mugarteetan.
b.2.– Ebaketa-zentroa, lotutako aerosorgailuetako bakoitzeko sustatzaileek partekatua, Barrundia udal-mugartean (Araba).
b.3.– Erdi-tentsioko aireko eta lurpeko linea, 30 kV-koa, ebaketa-zentroaren eta I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresaren «SET Vitoria 30 kV» azpiestazioaren artean, lotutako aerosorgailuetako bakoitzeko sustatzaileek partekatua, Barrundia, Burgelu, Arratzua-Ubarrundia eta Vitoria-Gasteiz udal-mugarteetan (Araba).
– Xedea: energia elektrikoa sortzea lurrean teknologia eoliko berriztagarriaren bidez.
– Eskatzailea: Savanna Power Solar 14 SLU (IFK: B90485590).
– Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna, Donemiliaga, Barrundia, Burgelu, Arratzua-Ubarrundia eta Vitoria-Gasteiz (Araba).
– Banaketa-sarera husteko puntua: «ST Vitoria 30.000» azpiestazioa, 30 kV-koa, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUrena.
– Egikaritze materialaren aurrekontua: 37.776.427,86 euro.
Clúster Eólico «Vitoria 30kV» parke eolikoaren aurreproiektua aukeratu zen Savanna Power Solar 14 SLUk aurkeztutako aurretiazko administrazio-baimenaren eskariaren ziozko izapidean, ez zelako beste proiekturik aurkeztu, Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariaren 2024ko martxoaren 15eko ebazpenaren bidez.
Arabako Lurralde Ordezkaritzak eman behar dio proiektu honi aurretiazko administrazio-baimena. Jendaurrean erakusteko izapidea bete behar du baimena horrek, dena den, ingurumen-inpaktuaren azterlanarekin batera, horrela ezartzen baita Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan.
Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa azter dezaten Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Arabako Lurralde Ordezkaritzari alegaziorik aurkeztu nahi izanez gero, honako aukera hauek daude: idatziz aurkeztu ahal izango da bertan, euskarri fisikoan; erregistro orokorrean; EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduren batean. Alegazioak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Ohartarazpen moduan, pertsona juridikoek, nortasun juridikorik ez duten entitateek eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatuta dauden bestelako subjektuek nahitaez erabili behar dituzte baliabide elektronikoak administrazio publikoetan, administrazio-prozedura bateko edozein izapide egin ahal izateko. Hori dela eta, jendaurreko informazioaren izapide honetan edozeinek egindako alegazioak nahitaez aurkeztu behar dira bitarteko elektroniko bidez.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 23a.
Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria ez dagoenez, eta 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriko e) apartatuan ezarritakoa betez (410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).
Deskarbonizazio zuzendaria,
GUILLERMO ALLENDE ARANGUIZ.
RSS