
82. zk., 2025eko maiatzaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
1883
AGINDUA, 2025eko apirilaren 7koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, 2024. urteko Ikerkuntzako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzen duena, Zientzia eta Teknologiaren modalitatean.
Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.
Aipatutako dekretuak, zortzigarren artikuluan, hau esaten du:
1.– Urtero, epaimahai bat eratuko da, Ikerkuntzako Euskadi Saria ebatzi dezan dagokion modalitatean, dekretu honen 1.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
2.– Ikerkuntzako Euskadi Sarietako epaimahaikideak gutxienez hiru eta gehienez zazpi izango dira, denak ere euren jardun-eremuetan izen handia dutenak. Horietatik zaharrena epaimahaiburua izango da.
Epaimahaiaren osaeran, gizon eta emakumeen arteko oreka-printzipioa errespetatuko da, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen aurreikusitako moduan.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Eranskinean azaltzen diren irakasleak 2024. urteko Ikerkuntzako Euskadi Sariko epaimahaikide izendatzea, Zientzia eta Teknologiaren modalitatean.
2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
3. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 7a.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.
ERANSKINA
Ikerkuntzako Euskadi Sariko epaimahaikideak (2024 urtea), Zientzia eta Teknologiaren modalitatean:
Manuel Tuñón de Lara jauna.
Luis Oro Giral jauna.
Javier Tejada Palacios jauna.
Marta Sanz Solé andrea.
Maria Vallet-Regi andrea.
RSS