
82. zk., 2025eko maiatzaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 3 orri.)
- EPUB (123 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
1882
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 4koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Bilboko Trenbidearen Lehen Lineako Neguri-Aiboa tartean horma konpontzeko eraikuntza-proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
2025eko otsailaren 6ko ebazpenaren bidez, «Bilboko Trenbidearen Lehen Lineako Neguri-Aiboa tartean horma konpontzeko eraikuntza-proiektua» onetsi zen. Ebazpena 2025eko otsailaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (39. zk.).
Getxoko udalerriko Aiboa kaleko 39. zenbakian dagoen Metro Bilbaoko 1. lineako Neguri-Aiboa tarteko (1. bidea, 19/098 eta 19/134 arteko kilometro-puntuak) harlangaitzezko hormak akatsak ditu, bilakaera patologikoa erakusten dutenak eta egitura-segurtasunari edo trenbidearen epe ertaineko ustiapenari eragin diezaioketenak, inolako jarduketarik egiten ez bada.
Proiektuaren xedea da «Bilboko Trenbidearen Lehen Lineako Neguri-Aiboa tartean horma konpontzeko eraikuntza-proiektuan» egin beharreko jarduketak ezarri eta deskribatzea.
Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzeen eranskinean ageri dira lurzatien zerrenda eta planoak.
Organo honek eskumena du garraio-azpiegituren arloko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuaren 11.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.
Abenduaren 19ko 26/2022 Legeak aldatutako Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten trenbide-lineen proiektuak, horien tarteak edo tren-azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin ekarriko du onura publikoaren edo gizarte-interesaren deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.
Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berekin dakarren arren proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, nahi duenak alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan ditzan, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zein diren ondo zehazteko.
Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Jendaurrean jartzea «Bilboko Trenbidearen Lehen Lineako Neguri-Aiboa tartean horma konpontzeko eraikuntza-proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzara zuzendu beharko dira, idatziz (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Aipatutako epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Getxoko udaletxeko iragarki-oholean ere erakutsiko da jendaurrean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 4a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.
RSS