Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2025eko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1881

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 15ekoa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita gazteek lehen etxebizitza eskuratzeko abal-programa arautzen duen dekretu-proiektua.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak dekretu-proiektu bat prestatu du, gazteek lehen etxebizitza eskuratzeko abal-programa arautzen duena, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horretan xedatutakoa betetze aldera, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak, 2025eko otsailaren 13an, agindu bat eman zuen, aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera emateko.

6/2022 Legearen 17. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin beharrekoak dira, baldin eta herritarren eskubide edo interes legitimoak zuzenean ukitzen badira, eta, betiere, artikulu horretan aurreikusitako salbuespen-arrazoiren bat ematen ez bada.

Horretarako, gazteek lehen etxebizitza eskuratzeko abal-programa arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da, 15 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, bat etorriz Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoarekin (aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera ematen dio agindu horrek), eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 16 1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gazteek lehen etxebizitza eskuratzeko abal-programa arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, hamabost (15) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko aukera egon dadin, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, lehenengo solairua, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Hirugarrena.– Alegazioak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira, https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, edo, bestela, aurrez aurre, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, lehenengo solairua, Vitoria-Gasteiz), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuren batean ere, eta Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 15a.

Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,

ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.


Azterketa dokumentala