Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2025eko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1878

AGINDUA, 2025eko apirilaren 15ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita Trantsizio Energetikoko sailburuordea abstenitu egingo dela eta Industria Sustatzeko sailburuordeak ordezkatuko duela Metabarri, SAri eta Garbiker MP AB, sozietatei dirulaguntza izendunak emateko prozeduretan, Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako – Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Har dezagun abenduaren 3ko 410/2024 Dekretua, han ezartzen baita Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala; goazen lehenengo xedapen gehigarrira, ordezkapenen araubideari buruzkora; eta ikus dezagun zer egin behar den dekretu horretan arautzen diren organoetako titularrak kanpoan direnean, gaixo daudenean edo haien postua bera hutsik dagoenean, edo deklaratzen denean abstenitu egingo direla edo errekusaturik daudela. Sailburuak berariaz ebazpenik hartzen ez badu, honela egingo dira ordezkapenak:

b) Trantsizio Energetikoko Sailburuordetzaren titularra ordezkatzea Ingurumeneko sailburuordeari dagokio, eta alderantziz.

2025eko apirilaren 1ean, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren Agindu baten bidez, deklaratu zen Ingurumeneko sailburuordea abstenitu egingo dela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik Metabarri SA eta Garbiker MP. AB. SA sozietateei dirulaguntza izendunak emateko prozeduretan, eta erabaki zen Trantsizio Energetikoko sailburuordeak ordezkatuko duela (plan hori Europar Batasuna-Next Generation EUk finantzatzen du).

2025eko apirilaren 15ean, Trantsizio Energetikoko Sailburuordeak jakinarazi digu abstenitu egingo dela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik Metabarri SA eta Garbiker MP. AB. SA sozietateei dirulaguntza izendunak emateko prozeduretan (plan hori Europar Batasuna-Next Generation EUk finantzatzen du), interes-gatazkan dagoelako eta hala egin behar duelako lege honen arabera: Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea, 10. artikulua.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deklaratzea Trantsizio Energetikoko sailburuordea abstenitu egingo dela, eta erabakitzea Industria Sustatzeko sailburuordeak ordezkatuko duela, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik Metabarri SAri eta Garbiker MP. AB. SAri dirulaguntza izendunak emateko prozeduretan (plan hori Europar Batasuna-Next Generation EUk finantzatzen du).

Bigarrena.– Ondoriorik gabe uztea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko apirilaren 1eko Agindua. Haren bidez, deklaratu zen Ingurumeneko sailburuordea abstenitu egingo dela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik (plan hori Europar Batasunak finantzatzen du) Metabarri SAri eta Garbiker MP. AB. SAri dirulaguntza izendunak emateko prozeduretan, eta erabaki zen Trantsizio Energetikoko sailburuordeak ordezkatuko duela.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 15a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala