
82. zk., 2025eko maiatzaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1877
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2025. urterako «Kultura Ondarea Gazte-Saria» sarira aurkeztutako eskaeren Balorazio Batzordeko kideen izendapena.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko abenduaren 11ko Aginduaren bidez, 2025. urterako «Kultura Ondarea Gazte-Saria» iragarri eta arautu zen.
Agindu horren 11. oinarriak dioenez, Balorazio Batzordearen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez jakinaraziko da.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kide izendatzea honako hauek:
– Lorea Aretxaga Bedialauneta andrea, Bizkaiko Berrikuntzako arduraduna.
– Vanesa Fernández Guerra andrea, EITBko Kultura eta Euskarako arduraduna.
– Beñat Doxandabaratz Otaegui jauna, Irakasle laguntzaile doktorea EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean.
– Agustín Azkarate Garai-Olaun jauna, EHUko katedraduna.
Bigarrena.– Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:
Lehendakaria: Urkiri Salaberria Gracia andrea, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria.
Batzordekideak:
– Lorea Aretxaga Bedialauneta andrea, Bizkaiko Berrikuntzako arduraduna.
– Vanesa Fernández Guerra andrea, EITBko Kultura eta Euskarako arduraduna.
– Beñat Doxandabaratz Otaegui jauna, Irakasle laguntzaile doktorea UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean.
– Agustín Azkarate Garai-Olaun jauna, EHUko katedraduna.
– Aizpea Esnal Eizmendi andrea, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako teknikaria.
Hirugarrena.– Balorazio Batzordeko idazkari izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Arantza de la Quintana Ibañez andrea, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 23a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS