Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2025eko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
1867

95/2025 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Euskadiren Estatu Batuetako eta Kanadako ordezkaria kargutik kentzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, lehendakariak hala proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko apirilaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Unai Telleria Jaureguialzo jauna Euskadiren Estatu Batuetako eta Kanadako ordezkari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2025eko maiatzaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko apirilaren 29an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala