Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2025eko maiatzaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1859

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 9koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Bakion uholdeetatik babesteko eta Estepona ibaiaren ingurumena hobetzeko obrak, Bakea eta Solozarre esparruetan ijezketa-lautadak sortuz» proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena ematen diona.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2025eko otsailaren 3an emandako ebazpenaren bitartez, «Bakion uholdeetatik babesteko eta Estepona ibaiaren ingurumena hobetzeko obrak, Bakea eta Solozarre esparruetan ijezketa-lautadak sortuz» proiektuari hasierako onespena eman, eta jendaurrean jarri zen.

Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2025eko otsailaren 17an. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, ez da alegazio-idazkirik jaso.

Era berean, proiektua gainbegiratu eta txostena eman da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan ezarritakoa betetzen duela.

Agentziako Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bileran emandako funtzioen eskuordetzearen arabera, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13.f) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, Lege horren beraren 15.m) eta Agentziaren Estatutuen 7.2.ñ) artikuluei dagokienez, zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onartzea.

Hori aintzat harturik, proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.

Horregatik, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Bakion uholdeetatik babesteko eta Estepona ibaiaren ingurumena hobetzeko obrak, Bakea eta Solozarre esparruetan ijezketa-lautadak sortuz» proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.

Bigarrena.– «Bakion uholdeetatik babesteko eta Estepona ibaiaren ingurumena hobetzeko obrak, Bakea eta Solozarre esparruetan ijezketa-lautadak sortuz» proiektua behin betiko onartzea. Lizitazioaren aurrekontua bi milioi bederatziehun eta hirurogeita hamabi mila seiehun eta bost euro eta hogeita hiru zentimokoa da (2.972.605,23 euro), BEZa barne.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluari jarraituz, ebazpen honen kontra jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Transitzio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 9a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala