Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2025eko maiatzaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1856

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 23koa, Trantsizio Energetikoko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Deskarbonizazio Industrialeko Programaren esparruan aurreikusitako laguntzen 2024ko erakunde onuradunen zerrenda. Euskal Autonomia Erkidegoan beren ekoizpen-prozesu industrialetan deskarbonizazioaren bidez ingurumenaren babes-maila hobetzeko inbertsioak egiten dituzten enpresei emango zaizkie laguntza horiek. Deskarbonizazio Industrialeko Programa, 2024. urtea.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, Deskarbonizazio Industrialeko Programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 26ko Aginduaren babesean emandako laguntzei dagokienez –Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsioak egiten dituzten eta, deskarbonizazioaren bidez, beren ekoizpen-prozesu industrialetan ingurumenaren babes-maila hobetzen duten enpresentzako laguntzak. Deskarbonizazio Industrialeko Programa 2024–, eta laguntzak emateko ebazpena banan-banan jakinarazi ostean enpresa interesdun bakoitzari, ebazpen honen bidez, adjudikaziodunen zerrenda argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deskarbonizazio Industrialeko Programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 26ko Aginduaren esparruan emandako laguntzen 2024ko onuradunen zerrenda argitaratzea –Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsioak egiten dituzten eta, deskarbonizazioaren bidez, beren ekoizpen-prozesu industrialetan ingurumenaren babes-maila hobetzen duten enpresentzako laguntzak–. Hori guztia ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 23a.

Trantsizio Energetikoko sailburuordea,

IRANTZU ALLENDE FERNÁNDEZ DE ERIBE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala