
81. zk., 2025eko maiatzaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1854
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 10ekoa, Gizarte Ekonomiako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresen eta erakundeen elkarte-egiturak sendotzeko laguntzen deialdirako oinarriak onartzen dituen 2024ko uztailaren 10eko Aginduan aurreikusitako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzen duena eta 2024rako deialdia egiten duena.
Agindu horren 11.4 artikuluan ezarritako betebeharra betez, agindu horretan oinarrituta emandako dirulaguntzen publikotasun-printzipioaren ondoriozkoa, honako hau,
EBAZTEN DUT:
2024ko uztailaren 10eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskinean agertzen diren espediente-zenbakia eta dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 10a.
Gizarte Ekonomiako zuzendaria,
JOKIN DIAZ ARSUAGA.
RSS