
81. zk., 2025eko maiatzaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (106 KB - 2 orri.)
- EPUB (138 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1852
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 10ekoa, Gizarte Ekonomiako zuzendariarena, 2024ko maiatzaren 8ko Aginduan aurreikusitako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzen duena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan enpresen gizarte-erantzukizuna hedatzeko eta ezartzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartu ziren, eta 2024rako deialdia egin zen.
Agindu horren 11.4 artikuluan ezarritako betebeharra betez, agindu horretan oinarrituta emandako dirulaguntzen publikotasun-printzipioaren ondoriozkoa, honako hau
EBAZTEN DUT:
2024ko maiatzaren 8ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskinean agertzen diren espediente-zenbakia eta dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 10a.
Gizarte Ekonomiako zuzendaria,
JOKIN DIAZ ARSUAGA.
RSS