
81. zk., 2025eko maiatzaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (239 KB - 23 orri.)
- EPUB (228 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1851
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko irakasle osoen plazak barne promozio bidez betetzeko lehiaketarako deia egiten duena.
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen 2024ko lan eskaintza publikoa betez, errektoreak, Hezkuntza Sailaren baimena jaso ondoren, ebazpen honen I. eranskinean zerrendatuta dauden lanpostuak eskuratzeko lehiaketa deitzea ebatzi du.
DEIALDIAREN OINARRIAK
1.– Arau orokorrak.
Lehiaketa honetako arauen oinarri izango dira: 2/2023 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Unibertsitate Sistemarena (2023ko martxoaren 23ko BOEn argitaratutakoa; aurrerantzean, LOSU); 5/21015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen dena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearena (2015eko urriaren 2ko BOEn argitaratua); 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena (2015eko urriaren 2ko BOEn argitaratua); 678/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko estatu egiaztapena eta kidego horietako plazetara sartzeko lehiaketen araubidea arautzen dituena (2023ko irailaren 6ko BOEn argitaratua); Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak, otsailaren 15eko 17/2011ko Dekretuaren bidez onartutakoak (2011ko otsailaren 24ko EHAAn argitaratua); Erabakia, 2024 irailaren 26koa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, unibertsitateko irakasleen kidegoetara sartzeko prozeduraren eta irakasle osoak eta agregatuak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduraren Arautegia onartzeko dena; erabaki hau eta aplikatu beharreko gainerako araudia.
2.– Izangaien baldintza orokorrak eta espezifikoak.
2.1.– Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, 56. eta 57. artikuluetan xedatzen duenez, hautaketa prozesu hauetan parte hartzeko, izangaiek jarraian adierazita dauden baldintzak bete beharko dituzte. Betiere, izangaiek eskabideak aurkezteko epearen barruan egiaztatu beharko dute baldintzak betetzen dituztela, eta agiriok lanpostua jabetzan hartu arte egon beharko dute indarrean.
2.2.– Baldintza orokorrak:
a) Nazionalitatea. Espainiako nazionalitatea edukitzea; edo Europar Batasunaren estatu kideetako herritar izatea; edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera langileen zirkulazio askea aplikatu behar denean, tratatu horien aplikazio eremuaren barruan egotea. Lehiaketan parte hartu ahalko dute adierazitakoen ezkontideek ere (baldin eta legez bananduta ez badaude), bai eta seme-alabek (ezkontideenak barne), betiere hogeita bat urte baino gutxiago badituzte edo, adin hori gainditu arren, haien kontura bizi badira.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera aurkezteko unean, nazionalitatea egiaztatu beharko da, baita, hala badagokio, senidetasuna edo menpekotasuna ere, hala xedatzen baitu 8.2 artikuluan maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuak, langileen zirkulazio askerako eskubidea aplikatzen zaien estatuetako herritarrak Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz haren organismo publikoetako enplegu publikora sartzeari buruzkoak.
b) Lanpostuari dagozkion zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
c) Hamasei urte beteta izatea eta, hala dagokionean, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adinetik gorakoa ez izatea (70 urte).
d) Diziplina espediente bidez edozein administrazio publikoren edo autonomia erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, zegokion kategoria profesional berera sartzeko denean. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, gaitasungabetua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
2.3.– Izangaien baldintza espezifikoak:
a) Doktore titulua izatea.
b) Jatorrizko lanpostuan (irakasle titular edo agregatu edo ikertzaile doktore iraunkorra izanik), Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) gutxienez bi urtez aritu izana zerbitzuan.
c) Promozioaren bidez lortu nahi den lanposturako akreditazioa eta txostena izatea, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (UNIBASQ) emanak.
d) Hizkuntza eskakizun elebiduna duen plaza bat izanez gero (euskara tartean), Euskararen arloko errektoreordeak 2022ko ekainaren 5ean emandako Ebazpenean (uztailaren 11ko EHAA) zehaztutakoari jarraikiz egiaztatuko da euskararen ezagutza; edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailaren pareko titulua aurkeztu beharko da, kontuan hartuta azaroaren 9ko 298/2010 Dekretuak ezartzen duena (298/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko denak [2010eko azaroaren 15eko EHAA]); edo 47/2012 Dekretuan zehaztutakoa egiaztatu beharko da (47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena). Hala, horrelako lanpostuetan euskara jakitea nahitaezkoa izango da eta, ezagutza egiaztatu ezean, izangaia kanporatu egingo da prozeduratik.
e) EAEn ofiziala ez den hizkuntza jakin baten ezagutza eskatzen duten plazetan, ezinbestekoa izango da hizkuntza horretan eskolak emateko gaitasuna izatea. Gaitasun hori egiaztatzeko, kontuan izan beharko da honako dokumentu hauetan ezarritakoa: Erabakia, 2010eko ekainaren 24koa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, ofizialak ez diren hizkuntzetan irakaskuntza eskaintzeko egiaztagiria eskuratzeari buruzko araudia onartzeko dena (2010eko abenduaren 2ko EHAA); eta Erabakia, 2012ko martxoaren 8koa, UPV/EHUko errektorearena, ofizialak ez diren hizkuntzen baliokidetzari buruzkoa (Eranskina). Gaitasuna egiaztatzen ez badu, izangaia lehiaketatik baztertua izango da.
f) Plazaren azalpenean zehaztutako beste edozein baldintza.
3.– Eskaerak.
3.1.– Hautaketa proba hauetan parte hartzeko eskaerak egiteko, deialdi honen III. eranskinean jasotako eredua hartu beharko da oinarri.
3.2.– Eskaerak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, hala xedatzen baitu urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 14.2 e) artikuluan eta Bitarteko elektronikoekin funtzionatzeko eta jarduteko UPV/EHUren arautegiak (2024ko urriaren 1eko EHAA). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea egongo da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
3.3.– Eskaerarekin batera dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, Espainiako nazionalitatea duten izangaien kasuan. Espainiako nazionalitatea ez duten baina parte hartzeko aukera duten izangaiek beren nazionalitatea egiaztatzeko agiriaren kopia aurkeztu beharko dute, baita, hala badagokio, senidetasuna egiaztatuko duten agiriak ere, edota lotura horren bitartez beste estatu bateko herritar baten kontura edo menpean bizitzea egiaztatzen duen agiria, hala dagokionean. Halaber, ezkontide izateagatik parte hartzen duten izangaiek, aurretik adierazitako agiriez gain, zinpeko adierazpena ere aurkeztu beharko dute, ezkontidearengandik legez bananduta ez dagoela adierazten duena.
b) 2.3 oinarrian jasota dauden baldintza espezifikoak betetzen direla egiaztatzeko agirien fotokopia soila.
c) Azterketa egiteko eskubideengatiko zenbatekoak ordaindu izanaren agiria. Eskaerak aurkezteko, urtero ezartzen diren tasak ordaindu behar dira.
d) Euskararen edo, hala badagokio, hizkuntza ez ofizialaren ezagutza egiaztatzeko tituluaren edo ziurtagiriaren kopia, Unibertsitatekko irakasleen kidegoetako plazak eskeratzeko eta irakasle osoak eta agregatuak hautatu eta kontratatzeko lehiaketen Erreglelamenduaren 7. eta 8. Artikuluetan xedatutakoaren arabera.
e) Zinpeko adierazpena (IV. eranskina).
4.– Parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasak.
Jarraian adierazita dagoen zenbatekoa ordaindu behar da eskatzen den plaza bakoitzeko, kasuan-kasuan zehaztu legez: 20,27 euro.
Ordainketa jarraian adierazita dagoen kontu korrontean egingo da, eskatzailearen izen-abizenak eta lortu nahi den plazaren hurrenkera zenbakia adierazita:
KUTXABANK
UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordetza. Irakasleen lehiaketetako tasak.
Kontu korrontearen zenbakia: ES73 2095 0292 94 3239002233
Eskaerak aurkezteko epearen barruan aurkeztu beharko da tasa osorik ordaindu izanaren agiria, eta ez da egongo geroago aurkezteko aukerarik. Beraz, epe horretan aurkeztu ezean, izangaia baztertua izango da.
Dena dela, azterketarako tasak ordaindu arren, ezinbestekoa da lehiaketan parte hartzeko eskaera ere aurkeztea errektoreari, behar bezala beteta eta epearen barruan.
5.– Izangaiak onartzea.
5.1.– Eskaerak aurkezteko epea amaituta, errektoreak agindua emango du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda UPV/EHUren webgunean argitaratzeko, izangai bakoitza baztertzeko arrazoia adierazita. Baztertutakoek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute eta akatsak zuzendu ahal izango dituzte. Horretarako epea hamar (10) egun baliodunekoa izango da, behin behineko zerrenda argitaratzen denetik kontatzen hasita.
5.2.– Zuzenketak egiteko aukerak ez du ekarriko, inolaz ere, beste epe bat irekitzea izangaiek egiaztatzeko edo alegatzeko lehiaketan parte hartzea eskatzeko azken egunerako betetzen ez zituzten baldintzak. Era berean, akatsak zuzentzeko eta erreklamazioak aurkezteko epean ezin izango dute ez merezimendu berririk alegatu ez egiaztatu.
5.3.– Errektoreak, izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzeko ebazpena emango du, eta zerrenda hori UPV/EHUren webgunean argitaratuko da.
5.4.– Ebazpen horren aurka, behin betiko zerrendatik baztertutakoek aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote UPV/EHUko errektoreari, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatu legez; edo zuzenean errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute jurisdikzio eskudunaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
5.5.– Hautaketa prozesuaren uneren batean administrazioak egiaztatuko balu izangairen batek ez duela betetzen lehiaketan zehaztutako baldintzaren bat, bost eguneko epea emango dio falta den agiria aurkezteko. Agiria aurkeztu ezean, lehiaketatik kanpo geratuko da behin betiko. Edozelan ere, lehiaketan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak lehiaketan parte hartzeko ezarritako azken datarako bete beharko dira.
6.– Hautaketa probetako epaimahaiak.
6.1.– Deialdi honetako lehiaketak kasuan kasuko epaimahaiek ebatziko dituzte. Epaimahaiek izangaien aukera berdintasuna bermatuko dute, eta merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatuko dituzte.
6.2.– Epaimahaien osaera eta funtzionamendua araututa daude Unibertsitateko irakasleen kidegoetara sartzeko prozeduraren eta irakasle osoak eta agregatuak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduraren Arautegian (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren 2024ko irailaren 26ko Erabakia, II. titulua, 2024ko urriaren 10eko EHAA). Deialdi honetan zehaztuta ez dagoen guztian, epaimahaiek jarraitu beharko diote Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legean kide anitzeko organoetarako ezarritakoari (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, 2ko BOE).
7.– Hautaketa prozesuaren nondik norakoak.
7.1.– Epaimahaiak ezarriko ditu merezimenduak aurkezteko lekua, data eta ordua, eta unibertsitatearen webgunean iragarriko dira. Iragarritako leku, egun eta orduan bertaratzen ez diren izangaiek plaza lortzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
7.2.– Irakasle katedradunen kategorietara iristeko barne promozio bidezko plazak izanik, merezimenduen lehiaketa bidez egingo da hautaketa eta, horretarako, «Unibertsitateko irakasleen kidegoetara sartzeko prozeduraren eta irakasle osoak eta agregatuak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduraren Arautegiaren» I. eranskinean aurreikusitako irizpideak beteko dira. Hala, dagokion dokumentazioa aurkezteaz gain, izangaiek ibilbide profesional eta akademikoan irakasle zein ikertzaile gisa izandako merezimenduak aurkeztu beharko dituzte, jasotako kualifikazioak adierazita, eta azalpenak emateko orduan plazaren profilean adierazitako hizkuntza guztiak erabili beharko dituzte. Aurkezpenak ordu eta erdi iraungo du gehienez.
7.3.– Izangai bakarra baldin badago, epaimahaiak salbuespena egin dezake, eta epaimahai kide guztiak ados badaude, erabaki dezakete merezimenduen aurkezpenik ez egitea eta zuzenean proposatzea izangaia izendapena egiteko. Horrelakoetan, baina, behar bezala arrazoitu beharko dute erabakia.
7.4.– Lehiakideren batek aurkezpena euskaraz egin nahi duela adierazi badu eskaeran, bermatuko da epaimahaia osatzen dutenek autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan jarraitu ahal izango dituztela hautaketa prozesuak, eta horretarako behar diren baliabideak jarriko dira.
8.– Plazak betetzeko proposamena.
8.1.– Proba guztiak gainditu dituen izangairik badago, epaimahaiak izendapen proposamena egingo du (txostenak eta puntuazioak kontuan hartuta), eta errektoreari bidaliko dio. Proposamenak behar bezala argudiatuta egon beharko du, eta loteslea izango da; hortaz, errektoreak epaimahaiaren proposamenean oinarritutako erabakia emango du. Guztiak ados badaude, epaimahaiak txosten bakarra egin ahalko du izangai bakoitzarentzat, proposamena behar bezala arrazoituta eta puntuazioa zehaztuta. Proposamena UPV/EHUren webgunean argitaratuko da.
8.2.– Plaza betetzeko edo bete gabe uzteko proposamenean izangai bakoitzari egindako balorazioa jasoko da, behar bezala arrazoitua eta emandako puntuazioa zehaztuta.
8.3.– Deialdiko plaza nork beteko duen proposatuko dute epaimahaiek, puntuazioaren hurrenkerari jarraikiz, eta ezin izango dituzte proposatu deialdian eskaintzen ziren plazak baino lehiakide gehiago.
8.4.– Aurreko atalean xedatutakoa alde batera utzi gabe, epaimahaiek ordezkoak proposatu ahal izango dituzte, puntuazioaren hurrenkerari jarraiki oraingoan ere, hasieran proposatutako pertsonak kontratua sinatzeari edo izendapenari uko egiten dion kasurako.
8.5.– Epaimahaikide guztiek lehiakide guztiak kalifikatu beharko dituzte.
8.6.– Izangaiek ez dute inolako eskubiderik izango hutsik geratzen diren plazen gainean, eta ezin izango dute eskatu horiek ezein lan poltsatan sartzeko.
9.– Agiriak aurkeztea, izendapenak eta lanpostua jabetzan hartzea.
9.1.– Izendapenean zehaztuko dira plazaren ezaugarriak: kidegoa, jakintza arloa, saila, ikastegia, arduraldia eta hizkuntza eskakizuna, baita lanpostuen zerrendako kodea ere.
9.2.– Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da izendapena.
9.3.– Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, gehienez, 20 egunera, proposatutako izangaiak lanpostua jabetzan hartu beharko du, eta une horretan pasako da Unibertsitateko Katedradunen kidegoko funtzionario izatera.
9.4.– Sektore publiko nahiz pribatuan beste lanpostu batean dihardutenek, lanpostua jabetzan hartu baino lehen (zehazki, izendapena egin eta lehen 10 egunetan), bateragarritasuna onartzeko eskaera egin beharko dute. Horrela, lanpostua jabetzan hartzeko egintza atzeratu egingo da, harik eta bateragarritasun espedientea ebazten den arte.
9.5.– Aurrez ezarritako epean proposatutako izangaiak lanpostua jabetzan hartzen ez badu (ezinbesteko arrazoirik justifikatu gabe), eta lanpostua jabetzan hartzeko epea luzatu ez bada, UPV/EHUko errektoreak zerrendan hurrengo postuan dagoen izangaia izendatuko du, betiere, horrek 9. oinarrian adierazita dagoen dokumentazioa aurkeztu ondoren.
9.6.– Lehiaketan eskuratutako plaza gutxienez bi urtez bete beharko da, beste unibertsitate batean plaza eskuratzeko lehiaketa batean parte hartu baino lehen.
10.– Errekurtsoak.
Deialdi honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahalko zaio errektoreari, hilabeteko epean; edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da jurisdikzio horretako Bilboko epaitegian, eta horretarako epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena web orrian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Leioa, 2025eko apirilaren 14a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena, 2025-02-19ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
I. ERANSKINA
Plazaren zenbakia: 1. Kodea: PLC8L1-D00019-1. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Pediatria. Saila: Pediatria. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Pediatria» «Rotatorioa».
Plazaren zenbakia: 2. Kodea: PLC8L1-D00028-1. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Artearen Historia. Saila: Artearen eta Musikaren Historia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Museologia eta Museografia».
Plazaren zenbakia: 3. Kodea: PLC8L1-D00046-4. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Gorputz eta Kirol Hezkuntza. Saila: Heziketa Fisikoa eta Kirola. Ikastegia: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Pertsona Ezinduen Osasunerako Jarduera Fisikoa».
Plazaren zenbakia: 4. Kodea: PLC8L1-D00048-3. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Saila: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Ikastegia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Gizarte eta Hezkuntzako Esku-hartzea Pertsona Helduekin, Adinakoekin eta Mendekoekin».
Plazaren zenbakia: 5. Kodea: PLC8L1-D00077-2. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Zelulen Biologia. Saila: Zelulen Biologia eta Histologia. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Zelulen Biologia» «Zelulen eta Garapenaren Biologia».
Plazaren zenbakia: 6. Kodea: PLC8L1-D00078-2. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Erizaintza. Saila: Erizaintza I. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Biztanle Taldeen Bizitza Ohiturak aztertzea».
Plazaren zenbakia: 7. Kodea: PLC8L1-D00081-3. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Fisioterapia. Saila: Fisiologia. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Zinesiterapia».
Plazaren zenbakia: 8. Kodea: PLC8L1-D00087-5. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia. Saila: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia. Ikastegia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Garapenaren Psikologia» «Hezkuntzaren Psikologia».
Plazaren zenbakia: 9. Kodea: PLC8L1-D00090-3. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea. Saila: Finantza Ekonomia I (Empresen Kontabilitatea eta Administrazioa). Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Finantza Kontabilitatea» «Kostuen Kontabilitatea».
Plazaren zenbakia: 10. Kodea: PLC8L1-D00114-3. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Hizkuntzalaritza Orokorra. Saila: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Hizkuntzalaritza II».
Plazaren zenbakia: 11. Kodea: PLC8L1-D00136-4. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa. Saila: Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Adierazpen Grafikoa».
Plazaren zenbakia: 12. Kodea: PLC8L1-D00155-3. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Giza Geografia. Saila: Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Hiri Geografia».
Plazaren zenbakia: 13. Kodea: PLC8L1-D00212-2. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Giza Anatomia eta Enbriologia. Saila: Neurozientziak. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Giza Anatomia IV».
Plazaren zenbakia: 14. Kodea: PLC8L1-D00224-1. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Hizkuntza eta Sistema Informatikoak. Saila: Elektrizitatea eta Elektronika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Konputaziorako sarrera» «Hizkuntza naturalaren prozesamendua, testu-meatzaritza».
Plazaren zenbakia: 15. Kodea: PLC8L1-D00310-5. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Makina eta Motor Termikoak. Saila: Energia Ingeniaritza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Energia Efizientzia».
Plazaren zenbakia: 16. Kodea: PLC8L1-D00320-3. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Zientzia Esperimentalen Didaktika. Saila: Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika. Ikastegia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Natur Zientziak Lehen Hezkuntzako Ikasgelan I» «Zientzien irakaskuntzako egungo joerak».
Plazaren zenbakia: 17. Kodea: PLC8L1-D00330-2. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak. Saila: Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridikoak eta Pentsamendu Politikoare. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I» «Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II».
Plazaren zenbakia: 18. Kodea: PLC8L1-D00342-2. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa. Saila: Matematika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Programazio Matematikoa».
Plazaren zenbakia: 19. Kodea: PLC8L1-D00343-1. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Paleontologia. Saila: Geologia. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Paleontologia».
Plazaren zenbakia: 20. Kodea: PLC8L1-D00351-1. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Erdi Aroaren Historia. Saila: Filologia eta Historia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Iberiar Penintsulako Erdi Aroko Gizarteak».
II. ERANSKINA
1.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Pediatria. Kodea: PLC8L1-D00019-1.
Batzorde titularra:
Luis Felipe Callado Hernando. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
María Torrecilla Sesma. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Corsino Rey Galán. Unibertsitateko Katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.
Cecilia Martínez Costa. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Luis Peña Quintana. Unibertsitateko Katedraduna. Kanaria Handiko Las Palmasko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Joseba Pineda Ortiz. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Ana González Pinto Arrillaga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Jose Ramon Bilbao Catala. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Roberto Matorras Weining. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
María Rosaura Leis Trabazo. Unibertsitateko Katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea.
Gerardo Rodríguez Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Manuel Sánchez Lunas. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
2.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Artearen Historia. Kodea: PLC8L1-D00028-1.
Batzorde titularra:
Mikel Xabier Aizpurua Murua. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ana Luisa Martínez-Collado Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.
Julián Díaz Sánchez. Unibertsitateko Katedraduna. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.
María Fernanda Morón de Castro. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
Jesús Pedro Lorente Lorente. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Antonio Urquizar Herrera. Unibertsitateko Katedraduna. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.
Ascensión Hernández Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Santiago de Pablo Contreras. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Patricia Mayayo Bost. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
María Teresa Méndez Baiges. Unibertsitateko Katedraduna. Malagako Unibertsitatea.
Angel Quintana Morraja. Unibertsitateko Katedraduna. Gironako Unibertsitatea.
Esperanza Guillén Marcos. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
3.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Gorputz eta Kirol Hezkuntza. Kodea: PLC8L1-D00046-4.
Batzorde titularra:
Alejandro Ibañez Echeverria. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
María Iciar Recalde Rodríguez. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
José Antonio Casajús Mallén. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Palma Chillón Garzón. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
Raúl Reina Vaillo. Unibertsitateko Katedraduna. Elxeko Miguel Hernandez Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Jon Irazusta Astiazaran. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Sara Maldonado Martín. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Julen Castellano Paulis. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Silvia Arribas Galarraga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Sara Márquez Rosa. Unibertsitateko Katedraduna. Leongo Unibertsitatea.
Francisco Javier Moreno Hernández. Unibertsitateko Katedraduna. Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatea.
Susana Aznar Lain. Unibertsitateko Katedraduna. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.
4.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Kodea: PLC8L1-D00048-3.
Batzorde titularra:
Juan Etxeberria Murgiondo. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
María Iciar Recalde Rodríguez. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Luis Mariano Torrego Egido. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
Rosario Mérida Serrano. Unibertsitateko Katedraduna. Kordobako Unibertsitatea.
Juan Jorge Muntaner Guasp. Unibertsitateko Katedraduna. Balear Uharteetako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Sebastiá Verger Gelabert. Unibertsitateko Katedraduna. Balear Uharteetako Unibertsitatea.
Silvia Arribas Galarraga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Arkaitz Lareki Arcos. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
María Auxiliadora Sales Ciges. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
María Lidón Moliner Miravet. Unibertsitateko Katedraduna. Castellongo Jaume I.a Unibertsitatea.
José Ignacio Rivas Flores. Unibertsitateko Katedraduna. Malagako Unibertsitatea.
Raquel Casado Muñoz. Unibertsitateko Katedraduna. Burgosko Unibertsitatea.
5.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Zelulen Biologia. Kodea: PLC8L1-D00077-2.
Batzorde titularra:
Jon Irazusta Astiazaran. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Elena Amaya Ostolaza Echabe. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ana María Navarro Incio. Unibertsitateko Katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.
Daniel Monleón Salvado. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
María José Gómez Torres. Unibertsitateko Katedraduna. Alacanteko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
César Augusto Martín Plagaro. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Patricia Aspichueta Celaá. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Ibon Cancio Uriarte. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Miren Andone Estomba Recalde. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Enrique Lanuza Navarro. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Ángeles Juarranz de la Fuente. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
Jordi Alberch Vie. Unibertsitateko Katedraduna. Bartzelonako Unibertsitatea.
6.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Erizaintza. Kodea: PLC8L1-D00078-2.
Batzorde titularra:
Miren Begoñe Urrutia Barandika. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Iker Badiola Echaburu. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
María Almudena Sánchez Villegas. Unibertsitateko Katedraduna. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Miguel Bennasar Veny. Unibertsitateko Katedraduna. Balear Uharteetako Unibertsitatea.
Elena María Ronda Pérez. Unibertsitateko Katedraduna. Alacanteko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
María Aranzazu Gorostiaga Manterola. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Gorka Larrinaga Embeita. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Susana María Gil Orozko. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Francisco Santaolalla Montoya. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Diego Sánchez Romero. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
Dolors Juvinya Canal. Unibertsitateko Katedraduna. Gironako Unibertsitatea.
Ferrán Ballester Díez. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
7.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Fisioterapia. Kodea: PLC8L1-D00081-3.
Batzorde titularra:
Iker Badiola Etxaburu. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Patricia Aspichueta Celaá. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Roberto Cano De La Cuerda. Unibertsitateko Katedraduna. Juan Carlos Erregea Unibertsitatea.
María Pilar Serra Añó. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Julio Gómez Soriano. Unibertsitateko Katedraduna. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Francisco Santaolalla Montoya. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Miren Begoñe Urrutia Barandika. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Nekane Balluerka Lasa. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Javier Gil Goikouria. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Adelaida María Castro Sánchez. Unibertsitateko Katedraduna. Almeriako Unibertsitatea.
Juan Pie Juste. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
María Pilar Sánchez Collado. Unibertsitateko Katedraduna. Leongo Unibertsitatea.
8.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia. Kodea: PLC8L1-D00087-5.
Batzorde titularra:
Juan Etxeberria Murgiondo. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Itziar Alonso Albiol. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Jesús Nicasio García Sánchez. Unibertsitateko Katedraduna. Leongo Unibertsitatea.
Rosario del Rey Alamillo. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
José Carlos Núñez Pérez. Unibertsitateko Katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Manuel Norberto Sánchez De Miguel. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
María Aranzazu Gorostiaga Manterola. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Arantzazu Rodríguez Fernández. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Igor Esnaola Echaniz. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
María del Carmen Pérez Fuentes. Unibertsitateko Katedraduna. Almeriako Unibertsitatea.
Miguel Ángel Carbonero Martín. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
Nuria Carriedo López. Unibertsitateko Katedraduna. Urrutiko Madrilgo Unibertsitatea.
9.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea. Kodea: PLC8L1-D00090-3.
Batzorde titularra:
Igor Álvarez Echeverria. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Beatriz Plaza Inchausti. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Susana Menéndez Requejo. Unibertsitateko Katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.
Lázaro Rodríguez Ariza. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
María del Mar Miralles Quirós. Unibertsitateko Katedraduna. Extremadurako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Jon Landeta Rodríguez. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Miren Iosune Albizuri Irigoyen. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Jon Barrutia Guenaga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Leire San José Ruiz de Aguirre. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Domingo García Pérez de Lerma. Unibertsitateko Katedraduna. Cartagenako Unibertsitate Politeknikoa.
Montserrat Manzaneque Lizano. Unibertsitateko Katedraduna. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.
Julio Diéguez Soto. Unibertsitateko Katedraduna. Malagako Unibertsitatea.
10.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Hizkuntzalaritza Orokorra. Kodea: PLC8L1-D00114-3.
Batzorde titularra:
Ignacio Camino Lerchundi. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
María José Olaciregui Alustiza. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
María Teresa Espinal Farré. Unibertsitateko Katedraduna. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.
José Luis Mendivil Giró. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
María Victoria Escandell Vidal. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Ordezko batzordea:
Joseba Andoni Lacarra Andrinua. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Miren Itziar Laka Mugarza. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Xabier Artiagoitia Beaskoetxea. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
María José Ezeizabarrena Segurola. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Fernando Ramallo Fernández. Unibertsitateko Katedraduna. Vigoko Unibertsitatea.
Iraide Ibarretxe Antuñano. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Víctor Manuel Longa Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
11.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa. Kodea: PLC8L1-D00136-4.
Batzorde titularra:
Rubén Ansola Loyola. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
María Aranzazu Eceiza Mendiguren. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
César Antonio Otero Fernández. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Mónica García Melón. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Fernando José Aguilar Torres. Unibertsitateko Katedraduna. Almeriako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Eneko Solaberrieta Mendez. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Nerea Toledo Gandarias. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Josu Aguirrebeitia Celaya. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
María Astrid Barona Fernández. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Margarita Vergara Monedero. Unibertsitateko Katedraduna. Castellongo Jaume I.a Unibertsitatea.
Antonio Bello García. Unibertsitateko Katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.
María Luisa Martínez Muneta. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa.
12.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Giza Geografia. Kodea: PLC8L1-D00155-3.
Batzorde titularra:
Mikel Urquijo Goitia. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
María Beatriz Plaza Inchausti. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Juan Carlos García Palomares. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
María Pilar Alonso Logroño. Unibertsitateko Katedraduna. Lleidako Unibertsitatea.
Ángel Pueyo Campos. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Mikel Gurrutxaga San Vicente. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Miren Arantzazu Etxeberria Agiriano. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Ibone Ametzaga Arregi. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Alvaro Arrizabalaga Valbuena. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Concepción Camarero Bullón. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
Javier Gutiérrez Puebla. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Joana María Seguí Pons. Unibertsitateko Katedraduna. Balear Uharteetako Unibertsitatea.
13.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Giza Anatomia eta Enbriologia. Kodea: PLC8L1-D00212-2.
Batzorde titularra:
Jon Irazusta Astiazaran. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Elena Amaya Ostolaza Echabe. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Francisco Eliseo Olucha Bordonau. Unibertsitateko Katedraduna. Castellongo Jaume I.a Unibertsitatea.
María del Mar Arroyo Jiménez. Unibertsitateko Katedraduna. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.
Virginio Enrique García Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Extremadurako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Francisco Javier Gil Goicouria. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Miren Andone Estomba Recalde. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Iker Badiola Echaburu. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Patricia Aspichueta Celaá. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Estrella Rausell Tamayo. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
Luis Jiménez Reina. Unibertsitateko Katedraduna. Kordobako Unibertsitatea.
Carmen Cavada Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
14.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Hizkuntza eta Sistema Informatikoak. Kodea: PLC8L1-D00224-1.
Batzorde titularra:
Raquel Martínez Unanue. Unibertsitateko Katedraduna. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.
Alfredo Goñi Sarriguren. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Beatriz Barros Blanco. Unibertsitateko Katedraduna. Malagako Unibertsitatea.
Rafael Muñoz Guillena. Unibertsitateko Katedraduna. Alacanteko Unibertsitatea.
Elena Lloret Pastor. Unibertsitateko Katedraduna. Alacanteko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
María Teresa Martín Valdivia. Unibertsitateko Katedraduna. Jaengo Unibertsitatea.
Eneko Agirre Bengoa. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Olatz Arbelaitz Gallego. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
María Aranzazu Illarramendi Echave. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Anselmo Peña Padilla. Unibertsitateko Katedraduna. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.
Alejandra Martínez Monés. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
Valentín Cardeñoso Payo. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
15.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Makina eta Motor Termikoak. Kodea: PLC8L1-D00310-5.
Batzorde titularra:
Ane Miren García Romero. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Ignacio Santiago Gómez Arriaran. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
María Jesús Sanchis Sánchez. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Francisco Javier Uche Marcuell. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
María del Carmen Martín González. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
María Asunción Illarramendi Leturia. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Gabriel Ibarra Berastegi. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Koldobika Martín Escudero. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Inmaculada Zamora Belver. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Cristóbal Cortés García. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Ana Valles Lluch. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Eloy Velasco Gómez. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
16.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Zientzia Esperimentalen Didaktika. Kodea: PLC8L1-D00320-3.
Batzorde titularra:
María Iciar Recalde Rodríguez. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Arkaitz Lareki Arcos. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Ángel Luis Cortés Gracia. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Florentina Cañada Cañada. Unibertsitateko Katedraduna. Extremadurako Unibertsitatea.
José María Oliva Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Cadizko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Silvia Arribas Galarraga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Alex Ibáñez Etxeberria. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
José Domingo Villarroel Villamor. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Ainhoa Berciano Alcaraz. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
María Mercedes Martínez Aznar. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Javier Perales Palacios. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
Rut Jiménez Liso. Unibertsitateko Katedraduna. Almeriako Unibertsitatea.
17.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak. Kodea: PLC8L1-D00330-2.
Batzorde titularra:
Joxe Ramon Bengoetxea Caballero. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Aitor Bengoetxea Alkorta. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Montserrat Abad Castelos. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea.
José Alejandro del Valle Gálvez. Unibertsitateko Katedraduna. Cadizko Unibertsitatea.
Esperanza Orihuela Calatayud. Unibertsitateko Katedraduna. Murtziako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Alberto López Basaguren. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Iñaki Agirreazkuenaga Zigorraga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
José Francisco Etxeberria Guridi. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Iñaki Esparza Leibar. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Francisco Jiménez García. Unibertsitateko Katedraduna. Juan Carlos Erregea Unibertsitatea.
M. Consuelo Ramón Chornet. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Angel Sánchez Legido. Unibertsitateko Katedraduna. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.
18.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa. Kodea: PLC8L1-D00342-2.
Batzorde titularra:
Ainhoa Berciano Alcaraz. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Francisco Javier Gutiérrez García. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Juan José Salazar González. Unibertsitateko Katedraduna. La Lagunako Unibertsitatea.
Mercedes Landete Ruiz. Unibertsitateko Katedraduna. Elxeko Miguel Hernandez Unibertsitatea.
Juan Francisco Monge Ivars. Unibertsitateko Katedraduna. Elxeko Miguel Hernandez Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
María Beatriz Plaza Inchausti. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Iñaki Inza Cano. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Miren Iosune Albizuri Irigoyen. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ander Murua Uria. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
María del Carmen Galé Pola. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Antonio J. Alonso Ayuso. Unibertsitateko Katedraduna. Juan Carlos Erregea Unibertsitatea.
Elena Fernández Areizaga. Unibertsitateko Katedraduna. Cadizko Unibertsitatea.
19.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Paleontologia. Kodea: PLC8L1-D00343-1.
Batzorde titularra:
María Teresa Insausti Peña. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Aitor Payros Agirre. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Julio Aguirre Rodriguez. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
María Ángeles Barcena Pernia. Unibertsitateko Katedraduna. Salamancako Unibertsitatea.
Roberto Bao Casal. Unibertsitateko Katedraduna. Coruñako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ibone Ametzaga Arregi. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Ignacio Antigüedad Auzmendi. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Miren Karmele Urtiaga Greaves. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Alejandro Cearreta Bilbao. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Beatriz Azanza Asensio. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Juan Carlos Braga Alarcón. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
María de los Ángeles Álvarez Sierra. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
20.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Osoa. Jakintza arloa: Erdi Aroaren Historia. Kodea: PLC8L1-D00351-1.
Batzorde titularra:
Juan Francisco Jiménez Alcázar. Unibertsitateko Katedraduna. Murtziako Unibertsitatea.
Eloísa Ramírez Vaquero. Unibertsitateko Katedraduna. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
José Vicente Cabezuelo Pliego. Unibertsitateko Katedraduna. Alacanteko Unibertsitatea.
M.ª del Carmen Trillo San José. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
Jesús Ángel Solorzano Telechea. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ricardo Córdoba de la Llave. Unibertsitateko Katedraduna. Kordobako Unibertsitatea.
Ana de Zaballa Beascoechea. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Juan José Larrea Conde. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Silvia Pérez González. Unibertsitateko Katedraduna. Pablo Olavide Unibertsitatea.
María Martínez Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Murtziako Unibertsitatea.
Francisco García Fitz. Unibertsitateko Katedraduna. Extremadurako Unibertsitatea.
Isabel Montes Romero-Camacho. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
RSS