
80. zk., 2025eko apirilaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1843
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 15ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko enpresa turistikoen energia-efizientzia bultzatzeko proiektuetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta oinarri horiek argitaratzen dituen 2022ko azaroaren 23ko Ebazpena bigarren aldiz aldatzen duena.
1.– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Enpresa Turistikoen Efizientzia Energertikoko eta Ekonomia Zikularreko Proiektuetarako Finantzaketa Linearen 2022. urteko aurrekontuari dagokion kredituaren lurralde-banaketari buruzko Akordioa, Turismo Sektoreko Konferentziaren 2022ko martxoaren 29koa, argitaratu zen Turismoko Estatu Idazkaritzaren 2022ko martxoaren 31ko Ebazpenaren bidez (2022ko apirilaren 7ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 83 zk.), eta ebazpen horretan bertan ezarri ziren turismo-ostatuetarako establezimenduen eraikinak zaharberritzea bizkortzea ahalbidetuko duten neurriak abian jartzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak; helburua da eraikin horien errendimendu energetikoa hobetzea, haien energia-kontsumoa gutxitzea eta sektore turistikoaren lehiakortasuna hobetzen laguntzea. Turismo Sektoreko Konferentziaren 2022ko martxoaren 29ko Akordioak autonomia erkidego edo hiri autonomo bakoitzaren oinarri arautzaileak orientatzeko esparru komun bat ezarri zien turismo-ostatuen titularrei, eta 2022ko ekitaldirako aurrekontua (170 milioi euro) banatzeko irizpideak finkatu zituen II. eranskinean; EAEren kasurako 3.942.120 euro izan ziren.
2.– 2022ko abenduaren 12an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 235. zenbakian, argitaratu zen 2022ko azaroaren 23ko Ebazpena, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko («Laguntza Programa») enpresa turistikoen energia-efizientzia bultzatzeko proiektuetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta onarri horiek argitaratzen dituena.
3.– 2024ko urriaren 14an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 200. zenbakian, argitaratu zen 2024ko irailaren 26ko Ebazpena, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zuzendari beraren 2022ko azaroaren 23ko Ebazpena aldatzen duena. Aldatzen den ebazpen horren bidez, Europar Batasuna - NextGenerationEUk finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko enpresa turistikoen energia-efizientzia bultzatzeko proiektuetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta oinarri horiek argitaratzen dira.
4.– 2025eko urtarrilaren 21ean Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza Gaietarako Kontseiluak 2026ko ekainaren 30era bitarte luzatu du Batzordearen eta Espainiaren arteko Xedapen Operatiboetan ezarritako Eraginkortasun Energetikoko proiektuetarako 2021eko uztailaren 13ko Kontseiluaren Betearazte Batzordearen Erabakian hasiera batean aurreikusitako burutzapen-epea, Europar Parlamentuko eta Kontseiluko 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Araudiaren (EB) arabera, eta onartutako erreforma eta inbertsioekin lortu behar diren mugarri eta helburuak, egiaztapenerako mekanismoak eta beretzeko epea ezarri ditu.
5.– Horren ondorio gisa, 2023ko abenduaren 29ko Turismoko Konferentzia Sektorialaren Akordioan adierazten den data ere eguneratu egin denez, Laguntza Programaren oinarrietan adierazten den jarduketa subentzionagarrien burutzapenerako epea ere eguneratu beharra dago.
Aurrez azaldutako guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko azaroaren 23ko Ebazpenaren 9. oinarria aldatzea (Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2024ko irailaren 26ko Ebazpenak egindako aldaketa oinarri hartuta, 2024ko urriaren 14an EHAAn argitaratua); 2022ko ebazpen horren bidez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko enpresa turistikoen energia-efizientzia bultzatzeko proiektuetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, deialdia egin eta oinarri horiek argitaratu ziren. Ondorioz:
honako hau dioen tokian:
«9.1.– Laguntza ematen duen ebazpenaren egunetik zenbatzen hasi eta hamabi (12) hilabeteko gehieneko epean, onuradunek erabat egikarituta, fakturatuta, ordainduta eta justifikatuta behar dituzte izan laguntzako jarduketak, eta 2025eko apirilaren 30erako beranduenez.»
honako hau esan behar du:
«9.1.– Onuradunek erabat egikarituta, fakturatuta, ordainduta eta justifikatuta behar dituzte izan laguntzako jarduketak 2026ko apirilaren 30erako beranduenez.»
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egun baliodunean jarriko da indarrean.
Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Bilbao, 2025eko apirilaren 15a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.
RSS